Hasi Gazte sariketako sei finalisten artean online bozkatzeko epea dagoeneko amaitu egin da.
Ongi dakizue proiektu hauek honaino iritsi badira, ekonomia sozialari begira pentsatzen eta jarduten dutelako dela; ekonomia soziala erdigunean pertsona ez ezik, errespetua, parte hartzea eta lantaldea bezalako baloreak ere kokatzen dituen ekonomia mota da, ez interes ekonomikoa soilik.
Hasi Gazteek hemendik aurrera izanen duten “interes” berria, oraindik egiteke dagoen bozketa da, abenduaren 13an, 19:30ean, Zentralen eginen dena.
Atzo arte jasotako online bozkek amaierako balorazioaren %50a izanen dira eta, enpresa eta proiektuak amaiera arte lagundu nahi badituzu, gure jaialdira etorri beharko duzu. Gainerako %50a zure esku dago.
Bases Premio Hasi Gazte Economía Social
01/10/2018
Hasi Gazte Ekimen Sarien Oinarriak
01/10/2018