2020 Gazte Artearen Topaketak

Kontsulta ezazu 2020 Arte Gaztearen Jaialdiaren egitarau osoa hurrengo argazkian klik eginez:

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez, Arte Gaztearen 2020ko Topaketak antolatzen ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak eta musikak, diseinua eta literatura.

Arte Gaztearen Topaketek, artista gazteen topalekua izateaz gain, aukera ematen dute lanen sorkuntza eta ekoizpena ikusgai jartzeko, artisten prestakuntzan laguntzeko, eta elkarrizketarako eta ezagutzen trukerako guneak sustatzeko diziplina orotako artista gazteen artean. Topaketak garatzeko estrategiaren barnean, erakusketak, emanaldiak eta eztabaidak eginen dira, eta lanak jendearendako zabalik egonen diren jardueren bidez islatuko dira: partaidetza bidezko prestakuntza artistikoa eta arteen arteko elkarrizketa izanen dira aldi bereko jarduera horietako funtsezko osagaiak. Hautaturiko gazteek jendaurrean aurkeztuko dituzte lan aukeratuak, artista hautatu guztiek parte hartuko dutelarik aurkezpen horretan. Topaketetan, lantegiak, tutoretzak eta prestakuntzarako beste mekanismo batzuk gauzatuko dira modalitate guztietan, eta, bestetik, hiru eguneko jaialdia ere eginen da. Hori guztia Uharte Zentroan eginen da.

 

Eskaera aurkezteko epea eta tokia

Lanak aurkezteko azken eguna: 2020ko abuztuaren 7a

Inskripzio-eskaerak Nafarroako Gazteriaren Institutuko Erregistroan aurkezten ahalko dira (Yanguas y Miranda kalea 27 - behea, 31003 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Erregistroan edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak (16. artikulua) ezarritako lekuetan, bai eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan ere.

Topaketen egunak: irailaren 18tik urriaren 4ra bitartean, hautaturikoek diziplina anitzeko programa batean parte hartuko dute, eta lantegiak eta prestakuntza-jarduerak eginen dituzte epaimahaikideekin; bestalde, epaimahikideek proposamenen segimendua eginen dute.

Hautaturiko artistek beren proiektuen aurkezpen/lagin/emanaldi bat eginen dute jendaurrean, modalitate bakoitzari egokitzen zaion formatuan, urriaren 16tik 18ra bitartean, arte jaialdi moduko bat osatuz Huarte Zentroan.

Claudia Castaño- Embrujo



2020 Gazte Artearen Topaketak 2020 Gazte Artearen Topaketak 2020 Gazte Artearen Topaketak 2020 Gazte Artearen Topaketak 2020 Gazte Artearen Topaketak 2020 Gazte Artearen Topaketak