2021eko Europako Gazteriaren Astea

Nafarroako Gazteriaren Institutuak, Erasmus Programarako eta Europako Elkartasun Kidegorako Espainiako Agentzia Nazionalarekin lankidetzan, eta Gazteriaren Europako Astearen Esparruan, europako boluntariotzari, proiektu solidarioei, nazioarteko trukeei, gazteen partaidetzako proiektuei eta elkarte, erakunde eta gazteentzako Europako laguntza eta diru-laguntzak jasotzen dituzten beste ekintza batzuei buruzko informazio-tailerrak antolatzen ditu.

Proiektu horiek Europako funtsekin diruz lagundutako jarduera solidarioak egiteko aukera ematen dute, eta 12 hilabete arteko epean egiten dira. Gazteei erronka sozialei aurre egiten laguntzen diete eta tokian tokiko komunitateen beharrei erantzuten diete. Gainera, gazteei aukera ematen die esperientzia, trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko garapen pertsonal, hezitzaile, sozial, zibiko eta profesionalerako, beren enplegagarritasuna hobetuz eta herritar aktiboak eginez.

Agenda ikus ezazu eta eman izena saio ezberdinetan!



Bilatzailea