2022ko Gazte Artearen Topaketak

2022ko FESTIBALA ETA ERAKUSKETA

Tailerren programa (Klikatu hemen)

Diseinua

Arte eszenikoak eta Musika

Literatura

Arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak

 

Arte Gaztearen Topaketek, artista gazteen topalekua izateaz gain, aukera ematen dute lanen sorkuntza eta ekoizpena ikusgai jartzeko, artisten prestakuntzan laguntzeko, eta elkarrizketarako eta ezagutzen trukerako guneak sustatzeko diziplina orotako artista gazteen artean.

Topaketak garatzeko estrategiaren barnean, erakusketak, emanaldiak eta eztabaidak eginen dira, eta lanak jendearendako zabalik egonen diren jardueren bidez islatuko dira: partaidetza bidezko prestakuntza artistikoa eta arteen arteko elkarrizketa izanen dira aldi bereko jarduera horietako funtsezko osagaiak.

38. edizio honetan, hainbat diziplinatan aurkeztutako 104 lanetatik 30 proiektu aukeratu ziren: Arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, Eszenikak eta Musikak, Diseinua eta Literatura. 30 proiektu horietako bakoitzak 800 euroko saria jaso zuen.

Epaimahaiak proiektu garrantzitsuenen 8 sariak erabaki zituen urriaren 2an Huarte Zentroan. 8 proiektu horiek 1.375 euroko saria jaso zuten:


MUSIKA: Azzam. Pablo Maza

ANTZERKIA: Ramos y gramos, edo ia hil eta idazteari utzi nion aldietan. Las Nenas Theatre

LITERATURA: Tinekeren sekretuak. Edurne Tainta

                       Barbachita eta Txurrustelak. Naia Carlos

DISEINUA: Iru. Irati Azkoiti Larrea

PLASTIKOAK ETA IKUSIZKOAK: M4K1T4. Idoia Leache

                                                    In fantasy I trust. Nagore Chivite

                                                    Begiak, Rosa. Ada Garrués

Tailerrak eta aurkezpenak 2022ko irailaren 2tik 18ra bitartean egin ziren, 3 asteburutan. Jendearentzat irekitako tailerrak edizio honetan parte hartu duten 12 epaimahaiek eman zituzten:

Arte plastiko eta bisualak: Ainara Vera, Greta Alfaro eta Peio Aguirre

Diseinua: Ainhoa Urrutia, Hari-Harika kolektiboa Paula Santos eta Aziza Sadki eta Joseba Lekuona.

Eszenikoak eta musika: Israel Medina, Nazario Díaz eta Carmen Larraz

Literatura: Paulina Flores, Mikel Rey eta Oihane Garmendia.

Aukeratutako artistek eta taldeek irailaren 30etik urriaren 2ra bitartean aurkeztu eta erakutsi zituzten beren proiektuak Uharteko Arte Garaikideko Zentroan egin zen Topaketen Jaialdian.

 

Oinarrien laburpena



Dokumentuak