2023ko TAILERRAK

BARBARA MINGO

Santander, 1978. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Cabeza borradora zine aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. De ansia de goznes mi alma está llena eta Al acecho poesia-liburuak argitaratu ditu, eta zatikako eleberria Corazón de crustáceo, baita ipuinak ere hainbat antologia eta artikulutan: Letras Libres, La playa de Madrid, M21 eta El Estado Mental.

ESPAINIAN BARNA EGINDAKO BIDAIEN LITERATURA                     Irailean 2an 16:00etan Lekarotzeko aterpetxean

Jakin-minagatik, abenturak bizitzeko edo bizimodua ateratzeko, Espainian barna ibili ziren Madame D 'Aulnoy, William Beckford, Jan Potocki, Richard Ford, George Borrow, H. C. Andersen, Karel Čapek, Virginia Woolf, Lillian B. Polhemus, Jan Morris, eta abar. Izan ere, Espainia luzaroan herrialde misteriotsutzat hartu zen, eta beren esperientziari buruz idatzi zuten. Kasu honetan, interesgarriena zera da: zer ikasten dugun herrialde ezezagun batean barna bidaiatzean eta besteen begiradak nola ematen ahal digun beste ikuspuntu bat ezagunak ditugun gauzei buruz.

 

MARINA LAMEIRO

Iruña, 1986. Zinemagile eta zinema ekoizle nafarra da. Bere lehen lana Young & Beautiful dokumentala izan zen. Marina Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Madrilgo URJC Unibertsitatean. 2012an Dokumentalen Sorkuntzan master bat egin zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta bertan Viktor Kossakovsky eta Marcel Lozinskyrekin lan egiteko aukera izan zuen. Hurrengo urtean muntaian espezializatu zen, eta graduondoko bat egin zuen unibertsitate berean. 2014 eta 2015 artean New Yorkera joan zen eta UnionDocs espazioan egoitza bat egin zuen beste artista batzuekin. Bertan, gentrifikazioari buruzko 300 Nassau dokumental laburra zuzendu zuen.

ZINEMA KONFESIONALA                                            Irailean 2an 16:etan Lekarotzeko aterpetxean

“Aitorpena egitean, garrantzitsuena ez da gu ikusiak izatea, baizik eta geure buruak agerian jartzen ditugula, begiratzen gaituztela sentitzen dugula, eta begirada horretan bildurik sentitzen garela, horren bidez bateraturik.”

María Zambrano, La confesión: género literario.

Tailer honetan, inguratzen gaituen bizitza hartuko dugu oinarritzat zinema egiteko. Film batzuen zatiak aztertuko ditugu; zehazki, zinema aitorpen gisa eta mundura hurbiltzeko modu gisa ulertzen duten filmen zatiak, ondoren ariketa praktiko bat egiteko. Parte-hartzaileek –taldeka edo banaka– pieza labur bat eginen dute beren telefono mugikorrekin.

 

MARTXEL RODRIGUEZ

Lesaka, Nafarroa, 1990. Dantzari eta koreografoa, Led Silhouette konpainiako zuzendarikidea. Fisikan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Hala ere, laster bideratu zuen bere ibilbide profesionala dantzaren mundura, Dantzaz Konpainiarekin (2013). Han, Itzik Galili, Jone San Martin, Paolo Mohovich eta Lukas Timulak koreografoekin lan egin zuen. Danimarkako Black Box Dance Company konpainian sartu zen (2014), eta Marie Brolin-Tani zuzendariarekin lan egin zuen bertan. non Tim Rushton eta Edhem Jesenkovic bezalako koreografoekin topo egin zuen. Ikasketak osatzeko Israelera joan ondoren, Oskara proiektuan sartu zen. Valentziako Erkidegoko Premis de les Arts Esceniques sarietarako (2019) izendatu zuten dantzari onena. Urte horretan bertan Kultur Kudeaketako Masterra lortu zuen Universitat Oberta de Catalunyan.

PATHOS Irailean 3an 10:00etan Lekarotzeko aterpetxean

Ez dugu inoiz emozioak kontrolatzen ikasi, baina Artean aurkitu dugu horiek kanalizatzeko bidea; eta hori gutxi ez balitz, bizirik mantentzen gaituzten pasio horiek gure sorkuntzen bitartez jendartearekin elkarbanatzeko beharra dugu. Horixe da gure ogibidea, batzuetan inoiz amestuko genukeen lanik ederrena eta amesgaiztorik dramatikoena bertzeetan.
Tailer honetan gure lanbidean jardun, eragin eta transformatzeko beharrezkoak diren abilezien inguruko gogoeta planteatuko dugu, norberaren diziplinan aplikagarriak izan daitezkeenak eta elkarbanatzean eta gogoeta kolektiboan oinarrituko dena, irakasle-ikasle logiketatik aldenduz.

 

DANIEL FRANCO

Barranquilla, Kolonbia, 1997. Idazlea eta Graviola argitaletxeko zuzendaria eta Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Departamentuko irakasle gonbidatua. 2016an bere lehen eleberria argitaratu zuen, Valentina, 2019an, Introducción a la geometría (Talón de Aquíles) antologian parte hartu zuen eta De qué se recuerda uno fanzinean ere idatzi zuen. Argitaratu duen azken eleberria Análogo al silencio (Graviola argitaletxea) da, 2021eko Nafarroako Arte Gaztearen Topaketaren hautaketa ofiziala.

JALISKORI BEGIRA                                 Irailean 3an 10:00etan Lekarotzeko aterpetxean

”Aurpegia goratu gabe hain denbora luzez, zeruaz ahaztu nintzela”.
Juan Rulfo (Pedro Páramo)
Juan Rulforen narratiban begirada fotografikoa da nagusi: zintzoa, zuzena eta hurbila. Rulforen pertsonaien ahotsak dira, batez ere, bere testuak bizitzaz betetzen dituztenak, baina hori ez litzateke posible izango egiten duen lehen erretratu horrengatik ez balitz. Espazioetan bizi direnen esentzia harrapatzen duen lekuaren erradiografia landa-eremuak eta idorrak dira, eta bertan garatzen dira bere argazkiek hain zintzo erretratatzen dituzten istorioak.

 

BERTA OSÉS -BERUTA

Iruñea, 1975. Diziplina anitzeko artista eta ikus-entzunezko prestakuntza duen diseinatzailea. Bere obra ehungintzan, brodatuan eta argazkigintzan zentratuta dago. Antzerkirako eta zinemarako jantziak ere diseinatu ditu. Ehunen zuntzetara barru-barrutik hurbiltzen da, materiala dimentsio konplexu eta esanahi askotara eramateko. Donostian, Bilbon, Zizurren, Barañainen, Iruñean eta Moskun egin ditu erakusketak. 2018an Doll Art Pragan lehen saria irabazi zuen Four Queens piezarekin. Bere obra pieza paregabez beteta dago.

 

I n S i t u                                           Urriaren 26an Atelier Beruta 17:00etatik-20:00etara
Jada existitzen dena erabiltzea da jokabiderik jasangarriena.
Enigma bat ebaztea da sormenaren akuilurik biziena.
Zentzumenekin konektatzea da sortzeko biderik aberasgarriena.
Oihalki batzuk, zenbait mataza eta haril, alanbreak, artilea, hainbat gauza eta ausaz emandako gako bat. Osagai horiekin eraikiko dugu oihalezko azalera bat. Pieza horrek aukera emanen digu ehundurarekin eta koloreekin guk nahi bezala jolas egiteko, mundu emozionalarekin lotzeko, eta ustekabeko ikaskuntza anitzez geure burua elikatzeko. Diseinatzean, daukagun hori erabiliko dugu bakar-bakarrik; horrek lagunduko digu materialekin zuzenean solas egiten, haien izaera ulertzen, eta izaera horretan bilatzen forma eta eduki koherenteak dituen diskurtso bat. Prozesuan, ehunak elkarrekin harremanetan jartzean, zenbait istorio hasiko dira marrazten, narrazio figuratiboak edo abstraktuak, eta haiek osatzeko moduak sortuko zaizkigu joskintza, brodatze-lana edo oihalen manipulazioa direla medio. Inprobisazioa sormena pizteko eta baliabide berriak eskuratzeko modu bikaina da, eta, aldi berean, egokitzeko gaitasuna lantzera eramaten gaitu; hori, jakina, funtsezkoa da mundu txit ezegonkor honetan.

 

JAVIER ARBIZU

Lizarra, Nafarroa, 1984. Artista, komisarioa eta kultura kudeatzailea, Arte Ederretan lizentziatua Salamancako Unibertsitatean eta Alemaniako Kunshochschule Kasselen. Arte Ederretako masterra (MFA) San Frantziskoko Art Instituten (Kalifornia).

PENTSATZEN DUT                     Irailean 29an Huarte Zentroan 10:30etatik -17:30etara
Plasma hitza erro protoindoeuropar pelǝ plãtik dator: laua, hedatu. Jatorri bera grekotik datorren πλανάω hitza dauka, “noraezean ibili, erratu, alderrai ibili” esanahia daukana. Latinatik planus, hortik planoa, plantxa, plana edo palma eta placere: plazerra, plazela (hondar-bankua), hondartza, plazenta, epea. Eslavieraz полеk landako esanahia hartzen du, hortik dator Polonia, eta, ziurrenik, hori izango da bertako biztanleek beren burua izendatzeko erabiltzen zuten forma “landetako biztaleak”. Felthuz, Germanikoan, feldespatoa, mineralik ugariena lur azalean eta ingelesez place, lekua eta kokapena.
Plasma, greziarrentzat, buztina, argizaria, irin-masa eta metalak bezala molda zitekeen guztia zen, eta materia (moldekagarria) ez ezik, lana (moldekatzekoa) eta obra amaitua (moldekatutakoa) ere hartzen zituen. Ez da harritzekoa hitzaren esanahi grekoak adieraztea zer jatorri, patu eta bitartekoa gauza bera direla, eta, era berean, aditzera ematea aldez aurretik existitzen zen zerbaitekin bitartekari izateko ariketa dela, aldez aurretik zerbait konkretu edo ez hain konkretu izatera bideratua.
Tailerra desbideratzearen ideian oinarrituko den aurkezpen batekin hasiko da (obrak, artistak, erakusketak eta kontzeptuak azalduz). Prozesu horretan, metaforikoan bezala, badirudi zentzua bere kabuz abiatuko dela, aipatzen duen gauzari berari lotuta ez badago ere, bere erreferenteari egia emanez. Hortik abiatuta, gure lanen konplexutasunetan sakontzeko eta, ondoren, galtzeko aitzakia izango dugu, ariketa praktiko batzuen bidez. Ariketa horien helburua gure praktiketako elementuak detektatzea izango da, gutxi ikertutako alderdiak argitzeko eta gure lanera beste ikuspegi batzuetatik iristea ahalbidetuko diguten kanalak sortzeko.



2023ko TAILERRAK 2023ko TAILERRAK 2023ko TAILERRAK 2023ko TAILERRAK 2023ko TAILERRAK 2023ko TAILERRAK