Arte Gaztearen Topaketak gazteen sormena sustatzeko Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako programa bat da, sorkuntza artistikoaren tutoretza, ekoizpen, erakusketa eta hedapenaren bidez.
Gazteak elkartzeko, loturak sortzeko eta hazteko lehiaketa bat izan nahi du, bai maila artistikoan zein pertsonalean.
2025EAN NABARMENDUTAKO PROIEKTUAK
Arte Plastiko eta Ikus-entzunezkoen modalitatea:
Epaimahaiak María Hidalgo Nietoren proeiktuak ("distantziaren urdina") aukeratu zituen proiektu nabarmen gisa; instalazio oroigarri batean islatzeagatik haren azterketa sakona heredatzen eta sortzen ditugun eguneroko irudiei buruz. eta Marcos Fermín Navarro Sayasena ("Gau ilun batean"), San Juan de La Cruzek maisutasunez, akuarela oniriko, iradokitzaile eta basatietan duen poesia islatzeko duen gaitasunagatik.
Diseinuaren modalitatea:
Epaimahaiak Lucia Andoneguiren "Cañas y Barro" aukeratu zuen proiektu nabarmentzat; proposamenaren heldutasuna eta sendotasunagatik, ondo pentsatutako diseinua eta dena zorroztasunez eta zehaztasunez garatu zela aitortuta. Azken emaitzak kalitate handiko lana eta oso ikuspegi argia erakusten ditu. Yuanji Zabalen "Monopoly-ko Jaiak" proiektua ere aipatu behar da, garapen prozesu osoan izandako gogoagatik eta interesagatik nabarmendu baitzen. Eskemak hausten dituen ikuspegi originalagatik, eta freskotasuna ematen dion puntu ludikoa asko baloratuz. Sormenez eta energiaz betetako lana da.
Literatura modalitatea:
Epaimahaiak Iker Garate Martínezen proposamenak nabarmendu zituen "Cuno, centinela del cubo. Valerius erregearen maldizioa” proeiktua, abenturen generoa ahots narratibo arin eta umoristiko batetik jorratzen duen gazte-komiki bat delako, irudimen eta koherentzia bisual handia duena. Eta Salomea Slobodian «Tanta noche adentro» delakoarena ere nabarmendu zuen epaimahaiak, literaturaren kalitateagatik eta poemak iradokitzeko gaitasunagatik, literatura-lanarekiko konpromisoagatik eta inplikazioagatik.
Arte eszenikoen modalitatea:
Epaimahaiak Berriztu antzerki-taldearen proiektuak ("Ez naiz zure putita izango"), ausardia, hunkitzeko gaitasuna eta arteak gizartea eraldatzeko tresna gisa duen balioa erakusten duen prozesu batean duen inplikazioa nabarmendu zituen, bai eta Landa Bilaren proiektuak ere, clownaren eta euskal dantzen fusioan izandako berrikuntzagatik eta harritzeko duen gaitasunagatik, pieza hori garatzeko bultzada bat emateko helburuarekin.
Musika modalitatea:
Epaimahaiak honako proiektu hauek nabarmendu zituen: Hondora, formula perfektua eta eszenatokiaren gaineko freskotasuna bilatzen saiatzeagatik; haren konposizio landuak eta publikoarekin konektatzeko erraztasuna; eta Apotheke, abesti biribilak, letra sendoak eta soinu bikaina eta oso pertsonala duen zuzeneko biribiltzailea.
2025EAN HAUTATUTAKO PROIEKTUAK
Arte Plastiko eta Ikus-entzunezkoen modalitatea:
Ana S. Holmes Alegríaren “Flashin´ d€ath”. Proiektu honek turbo kapitalismo berantiarraren ideiak eta natura nahasten ditu, distira handiaz.
Beatriz M. Larraguetaren “Emakumeak”. San Kristobal gotorlekuko emakume solidarioenganako bidaia poetiko eta sentsoriala.
Belén Irureta González De La Huebraren “Disidentitario colectivo”. Marrazki, ispilu eta galdera artean: nortasunaren, erreferenteen eta iruditegi kolektiboaren inguruan ausnartzeko gonbidapen bat.
Leire Ipasen “Magoria”. Pirinioetako etxe bati eta bertan eratutako komunitateari buruzkoa.
Marcos N. Sayasen “En una noche oscura”. Zazpi akuarelako sail bat, Joan Gurutzekoaren poesian inspiratua.
maría hidalgo nietoren “el azul de la distancia”. heredatutako irudia espazio oniriko, pausatu eta aurrealdeko ziurtasunik gabean birkokatzen da
Diseinu modalitatea:
Amaia Prietoren “Connect trash to connect people”. Lagundu nazazu produktu baten atzean ezkutatzen diren konexio guztiak aurkitzera.
Aroa Salinasen “Mendargi”. Eskuz egindako lanpara proiektua, zeramika jasangarria sortzeko tokiko lurrak erabiltzen dituena, Nafarroa agerian jarriz.
Idoia Garderen “Arbaso Lilurak”. Euskal jantzi tradizionalaren berrasmaketa, nostalgiatik eta tradiziotik, coquette lilura berriarekin.
Lander Puyo Gonzalezen “Maskarada”. Moda garaikidea inauteriekin, izaki mitologikoekin eta maskara erritualekin uztartzen duen proiektua.
Lucía Andonegui Álavaren “Cañas y Barro”. “Cañas y barro” obrak adobegintzaren eta keretagintzaren jakite tradizionalak jaso eta berrinterpretatzen ditu.
Yuanji Zabalen “Monopoly-Ko jaiak”. Musikaren inguruko mahai-jokoa tematiko eta kulturala.
Literatura modalitatea:
Ainhoa Arrastiaren “Aunque yo te piense a diario”. Kontakizun hauek hazkunde prozesua eta norbere burua aurkitzeko ahaleginak islatzen dituzte.
Esteban Álvarez Arcilaren “Las flores del guayacán”. Heriotzaren pertsonifikazioa eta heriotzak bizitzarekin duen lotura jorratzen duen ipuin-zikloa.
Garazi Rodríguezen “Quien Ya No Estará Mañana”. Ahots desberdinek osatzen dute hiltzear dagoen gizon baten bizitzaren erretratua.
Iker Garate Martínezen “Cuno, centinela del cubo. Y la maldición del rey Valerius”. Fantasiazko komiki honek zenbait balio transmititzen dizkie gazteei: errespetua, laguntasuna, abenturaren bidez nork bere burua ezagutzea.
Naia Carlosen “Bardo”. Idaztaldi honek Esako lurraldearen ur-zauria kontatzen du, gorputza, memoria eta paisaia lotuz.
Salomea Slobodianen “La virtud de la tristeza”. Denok barruan dugun txori beltzari buruzko poemak.
Arte Eszenikoen modalitatea:
ArteAROren “Tristesa”. Egin hegan gurekin: zirkua, zuzeneko musika, eta dantzan askatzen den emakumea.
Landa Bila taldearen “Landa Bila”. Gonbidapen bat jasotzen duzu. Pailazo batek bere hileta ospatzen du. Goian bego, pailazo.
Paula Puchalt, Ane Sagüés eta Izai Rodríguezen “Mi carrera”. “MI CARRERA" bakarkako dantzaldia ahaleginaren eta sakrifizioaren kulturaz mintzo da.
Hartes Teatroren “Cambio de tiempo”. Dramak, trabestismoak eta zaurgarritasunak ez dute inor epel eta axolagabe utziko.
Uxuri Etxegiaren eta Gloria Montielen “ControNatura”. Mundu berri bat irudikatzeko aukera. Itxaropena barreskuratzea gorputzaren esker.
Berriztuko Antzerki Taldearen “¡No voy a ser tu putita!”. Berriztuko nerabeek egindako antzezlan honek pornografiari buruz sentsibilizatzen du.
Musika modalitatea:
Apotheke 90ren “Apotheke 90”. Elektronika bitaminaz betetzeko eta post punka barrutik hustutzeko.
Ana Viren “Cuerpas de Erritu”. Musikaren bidez erritu bat gauzatzen da eszenan, eta erritua ikusleek mamitzen dute.
Black Moonen “Black Moon”. Gogoan itsasten diren melodiek eta rockez betetako riffs indartsuek bereizten gaituzte.
Mururen “Tribalysm- A live set”. Liveset esperimentala: Denbora errealean sortutako bidaia soinudun, murgilgarri eta hipnotikoa.
La Neni eta Sara Goxuaren “Chin-Chin”. CHIN-CHINek DJ seta eta kontzertua nahasten ditu, desira eta gozamenezko festa batean.
Hondoraren “Hondora”. Zortzi urte eta zortzi abesti: “Hondoratu eta azalera irten”, Hondoraren lehen diskoa.
IKUSI NAHI AL DUZU NOLAKOA IZAN ZEN 2025EKO EDIZIOA?
EDIZIOKO BIDEO GUZTIAK IKUSTEKO, SAKATU HEMEN
2025EKO TOPAKETAK: Infografia
08/04/2025
Jaialdia_Encuentros2025
08/10/2025
II. ERANSKINA, IZENA EMATEKO FORMULARIOA
11/04/2025
ENCUENTROS 2025: Bases completas
08/04/2025