GORA VIVALDI

Baluarte Auditorioa

2020ko urriaren 3a, larunbata 20:00etan
GORA VIVALDI

3 URRIA, larunbata, 20:00etan - Areto Nagusia

PREZIOAK:21€/32€/45€
GAZTE TXARTELAREKIN (Salmenta askea):17€/26€/36€
GAZTE TXARTELAREKIN
 (Asken hiru egunetan): 6€/10€/14€

'Gora Vivaldi' 
Le Concert de la Loge 
Philippe Jaroussky tenorraren partaidetzarekin

Baluarte Fundazioaren denboraldia inauguratzeko, Philippe Jaroussky etorriko da, nazioarteko kontratenor nagusietako bat, bakarlarien zerrenda garrantzitsu batek eta egungo talde frantses barroko interesgarrienetako batek lagunduta: Le Concert de la Loge. Antzinako instrumentuen orkestra hori 2015ean sortu zuen Julien Chauvin biolin-jotzaileak, XVIII. mendeko talde frantses ospetsu bat biziberritzeko nahiak bultzatuta. Baluarten eskainiko duten programak Antonio Vivaldiren (1678-1741) operen laburpenen eta arien hautaketa bat hartzen du barne. Gure egunetaraino iritsi diren italiarraren hogei opera eskasak aintzat hartuta, ezaugarri bereizgarriena koloratura da. Eta inguruabar horrek azaltzen du zergatik den Vivaldi Philippe Jarousskyk bere ibilbidean gehien interpretatu duen musikagileetako bat. Presta zaitezte kolorez beteriko musikaren jai baterako. 

Antonio Vivaldiren ariak eta opera laburpenak: Andromeda liberata, Giustino, Griselda, Ottone in Villa, Juditha triumphans, Farnace. 
 

Le Concert de la Loge
Zuzendaria: Julien Chauvin
Emöke Barath, sopranoa
Philippe Jaroussky, kontratenorra
Lucile Richardot, kontraltoa 
Emiliano González Toro, tenorra

Informazio guztia: www.baluarte.com

Ver fechas anteriores