Eguberriko Oratorioa, J.S. Bach-ena

Baluarte Auditorioa

2020ko abenduaren 19a, larunbata 20:00etan
Eguberriko Oratorioa, J.S. Bach-ena

19 ABENDUA, larunbata, 20:00etan - Areto Nagusia

PREZIOAK: 21€/32€/45€
GAZTE TXARTELAREKIN (Salmenta askea):17€/26€/36€
GAZTE TXARTELAREKIN (Asken hiru egunetan): 6€/10€/14€

'Eguberriko Oratorioa, J.S. Bach-ena'

Les Musiciens du Louvre

Zenbait lan Gabonetako ospakizunei estu lotuta daude, hala nola aurten Eguberrien atarian entzuteko aukera izango dugun J.S. Bachen Eguberrietako Oratorioa. Lan handia da, gure egun hauetako talde barroko onenetako batek interpretatua eta bakarlarien zerrenda nagusi batekin. 1982an sortu zuen Marc Minkowskik Les Musiciens du Louvre orkestra, eta errepertorio zabal bat berrinterpretatzeko lanak nabarmentzen du, barrokotik aldi modernoraino doan errepertorioa, betiere antzinako instrumentuak erabiliz. Oraingo honetan, Frantziako taldeak Bachen oratorio hau interpretatuko du, 1734ko Gabonetarako idatzi zuena –jatorrian sei zatitan banatua–, Gabonetako jaiegunetan interpretatzeko ondua. Oratorioa Jesusen jaiotzak hasi eta Errege Magoen gurtzak amaitzen du.

J.S. Bach
Eguberriko oratorioa BWV 248

Les Musiciens du Louvre
Bakarlariak: Maïlys de Villoutreys, Christopher Ainslie, Helene Raske, Paul Schweinester, Richard Resch, James Platt, Norman Patzke
Zuzendaria: Mark Minkowski

Informazio guztia: www.baluarte.com

Ver fechas anteriores