Romeo eta Julieta

Baluarte Auditorioa

2021ko martxoaren 14a, igandea 19:00etan
Romeo eta Julieta

14 MARTXOA, igandea, 19:00etan - Areto Nagusia

PREZIOAK: 16€/24€/34€
GAZTE TXARTELAREKIN (Salmenta askea):13€/19€/27€
GAZTE TXARTELAREKIN (Asken hiru egunetan): 5€/8€/11€

'Ennio Morriconeri omenaldia'

Grand Théâtre du Genèveko ballet-taldea

Romeo eta Julietaren partitura musikala Sergei Prokofieven (1891-1953) maisulanetako bat da.  Musika guztia sekulako zorroztasunekoa da egoeren deskribapenean, eta irudiak gogora ekartzeko ahalmen handia du. Zati batzuk oso-oso ezagunak dira, hala nola Zaldunen dantza. Balleta Leningraden estreinatu zuten, 1940ko urtarrilean, eta hainbat koreografok, esate baterako, Maurice Bejart, John Neumeier, Heinz Spoerli eta Rudolf Nureievek, balletaren bertsioak egin dituzte. 1962an sortu zutenetik, Grand Théâtre du Genèveko ballet-taldeak XX. mendeko errepertorio garrantzitsuena berreskuratu du, eta, aldi berean, koreografo berrien lana babestearen alde egiten du. Herritartasun desberdinetako 22 dantzarik eratuta dago, eta 2003az geroztik Philippe Cohen frantsesak zuzentzen du taldea. Denboraldi honetan ikusiko dugun Romeo eta Julietaren bertsioa taldeak Joëlle Bouvier koreografoari egin zion enkargu bat izan zen, eta maitasuna gai nagusi moduan berresten du eta pasioaren funtsa aztertzen du sakon. 

Grand Théâtre du Genèveko ballet-taldea
Zuzendaria: Philippe Cohen
Musika: Sergei Prokofiev (1891-1953)
Koreografia: Joëlle Bouvier
Eszenografia: Rémi Nicolas eta Jacqueline Bosson
Jantziak: Philippe Combeau y Joëlle Bouvier
Argiztapena: Rémi Nicolas

Informazio guztia: www.baluarte.com

Ver fechas anteriores