Marco Mezquida Grupo 'Beethoven Collage'

Baluarte Auditorioa

2021/05/12 | 20:00etan
Marco Mezquida Grupo 'Beethoven Collage'

12 MAIATZA, ASTEAZKENA 20:00etan. · Ganbera Aretoa

PREZIOAK: 15€
GAZTE TXARTELAREKIN: 5€
 

'Marco Mezquida Grupo 'Beethoven Collage'

2020an, Marco Mezquidak Beethoven Collage estreinatu du, Alemaniako musikagile famatuari egindako omenaldia jaio zeneko 250. urteurrenean. Duela bi urte, Ravel’s dreams lanaren bidez, Frantziako Maurice Ravel konpositorearen lanaren oso interpretazio pertsonala proposatu zuen. Txeloak eta perkusioak lagunduta, kritikariek eta ikus-entzuleek ahobatezko aitortza egin zioten, eta kontzertu ugari eman zituzten Espainian, Ameriketan eta Europan. 

2020an, Mezquida Ludwig van Beethoven jenialaren musika-unibertsoan sartuko da, berriro interpretatzeko xedearekin. Jatorrizko lanari dion maitasun sakonetik sortutako lana da, baina XXI. mendeko inprobisatzaile eta musikagile baten ikuspuntutik garatuta: hainbeste musika askotariko ezagutzetik eta haiekin batzetik. Hartara, emaitza collage beethoveniano garaikide eta modernoa da, eta bertan oso presente daude indarra, leuntasuna, edertasuna eta umorea. Beethovenen musika, klasikoa, inprobisazio askearekin, herri-doinuekin, jazzarekin, musika latinoarekin eta flamenkoarekin elkartuko da, modu organiko eta iradokitzailean. 

Marco Mezquida | pianoa eta konposizioak
Masa Kamaguchi | kontrabaxua
Pablo Selnik | flauta
David Xirgu | bateria

Informazio guztia: www.baluarte.com

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.