AKRAM KHAN COMPANY

Baluarte Auditorioa

2023ko urtarrilaren 21a, larunbata 19:30ean
AKRAM KHAN COMPANY

Parte-hartzaileak: Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrak eta beste erkidego batzuetako Europako gazte txartelen titularrak edo foru-erkidegoan bizi diren Europako herrialdeetako

21 URTARRILA, larunbata, 19:30 - Areto Nagusia

PREZIOAK: 17€/26€/36€
GAZTE TXARTELAREKIN (Salmenta askea): 14€/21€/29€
GAZTE TXARTELAREKIN (Asken hiru egunetan):5€/8€/11€

AKRAM KHAN COMPANY

Akram Khan ingelesa da, jatorria Bangladeshen duena, eta XXI. mendeko koreografo nabarmenenetako bat. Duela hogei urtetik baino gehiagotik dantza interpretatzeko modu berri bat markatu du, berak sortu zuen taldearekin. El libro de la selva iragan apirilean estreinatu zuten, Britainia Handian, eta Kiplingen istorio ezagunean oinarrituta dago. Partitura originala du, eta gizateria naturarako den mehatxu sakonean jartzen du begirada. Akramek Mowgliren bidaia berrinterpretatu du, klima-aldaketaren inpaktuak suntsituta dagoen mundu batean harrapatuta dagoen iheslari baten begien bidez. Gu isilarazten saiatzen garen mundu naturalaren ahotsak berriro entzuten haur horrek nola lagunduko digun kontatzen du. Khan eta bere dantza-taldea Londresko 2012ko olinpiar jokoak abiarazteko ospakizunean aritu ziren. 

Informazio guztia: www.baluarte.com

  Horrelako jarduera gehiago ikusi