Lortu doan zure ISIC Nazioarteko Ikasle, ITIC Irakasle edo IYTC Nazioarteko Gazte Txartela

Nafarroako Gazteriaren Institutua

2024ko martxoaren 18a, astelehena - 2024ko abenduaren 31a, asteartea
Lortu doan zure ISIC Nazioarteko Ikasle, ITIC Irakasle edo IYTC Nazioarteko Gazte Txartela

Adinak: 14-30

Nafarroako Gazteriaren Institutuak 2.000 txartel digital oparituko ditu ISIC Nazioarteko Ikaslearen, ITIC Nazioarteko Irakaslearen eta IYTC Nazioarteko Gaztearen modalitateetan.

14 eta 30 urte bitarteko Nafarroako gazteek eskatu ahal izango dute, biak barne, modalitate bakoitzerako aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte:

ISIC TXARTEL DIGITALA (International Student Identity Card)
IKASLEENTZAKO nazioartean onartutako txartel bakarra.
Erabat digitala eta ISIC aplikaziotik eskuragarria.

Nori zuzendua dago sustapen hau?

  • Nafarroako ikasleei zuzendua: bigarren hezkuntzako ikasleak, unibertsitateko ikasleak edo prestakuntza batean parte hartzen duten pertsonak. Uneko ikasturtean ikasle izatea baieztatzen duen frogagiri, proba edo matrikula baten bidez egiaztatuko da: irakaskuntza-erakundeak igorritako agiria izan behar du (ikasketa-ziurtagiria, ikastetxearen gutun zigilatua, matrikulazioa, etab.). Uneko ikasturtean ikasle izatea baieztatzen duen frogagiri, proba edo matrikula baten bidez egiaztatuko da: irakaskuntza-erakundeak igorritako agiria izan behar du (ikasketa-ziurtagiria, ikastetxearen gutun zigilatua, matrikulazioa, etab.)
  • Txartelak ez du adin-mugarik. Hala ere, kasu jakin batzuetan, txartelari lotutako onurak eta abantailak titularraren adinarekiko murriztaileak izan daitezke.
  • ISIC txartelak igortzen den egunetik hasita urte natural baten baliozkotasuna izango du.

ITIC TXARTEL DIGITALA (International Teacher Identity Card)
IRAKASLEENTZAKO nazioartean onartutako txartel bakarra.
Erabat digitala eta ISIC aplikaziotik eskuragarria.

Nori zuzendua dago sustapen hau?

  • Nafarroako irakasleei zuzendua. Uneko ikasturtean irakasle izatea baieztatzen duen agiri oficial baten bidez egiaztatuko da: irakaskuntza-erakundeak igorritako dokumentua izan behar du (ikastetxearen ziurtagiria edo gutun zigilatua, nomina, etab.).
  • ITIC txartelak igortzen den egunetik hasita urte natural baten baliozkotasuna izango du.

IYTC TXARTEL DIGITALA (International Youth Travel Card)
31 urtetik beherako GAZTEENTZAKO nazioartean onartutako txartel bakarra. 
Erabat digitala eta ISIC aplikaziotik eskuragarria.

Nori zuzendua dago sustapen hau?

  • 31 urtetik beherakoei zuzendua. 31 urte betetzen diren egunean ezin da txartel hau eskatu. Identifikazio-agiri baten bidez egiaztatuko da (NAN eta/edo pasaportea).
  • IYTC txartelak igortzen den egunetik hasita urte natural baten baliozkotasuna izango du
  • 2024ko martxoaren 18a, astelehena - 2024ko abenduaren 31a, asteartea
    Izena emateko epea:
        • Hasiera: 2024ko martxoaren 18a, astelehena
        • Bukaera: 2024ko abenduaren 31a, asteartea

ISIC, ITIC, IYTC txartel digitalak eskabide-ordenaren arabera esleituko dira.
Kanpaina hau aktibo egongo da izakinak agortu arte. Txartela agortu ondoren, webgune honen bidez erosi ahal izango dute www.isic.es orri ofizialaren bidez.