GAZTERIA SARIEN BOZKETAK 2025

2025ko maiatzaren 16a, ostirala - 2025ko maiatzaren 25a, igandea
Promozioa amaitu da.
GAZTERIA SARIEN BOZKETAK 2025

Parte-hartzaileak: Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrak
Adinak: 14-30

Aukeratu zure gogokoena kategoria bakoitzean.
Bozketetan parte hartzen duten guztien artean 100 zinema-sarrera zozkatuko ditugu. GOLEM ZINEMAK - OCINE ZINEMAK (TUTERA) - Mª VILLAR DIAZ (CORELLA)

KATEGORIAK 

  • Saria Gazteari: Nafarroako 14 eta 30 urte bitarteko gazte bat bereiziko du, zeinen ibilbide pertsonala gizarte-balioekin lotuta egongo (elkartasuna, ahalegina, lana, tolerantzia, kulturartekotasuna, nazioarteko mugikortasuna, bizitza osasungarria, etab.) eta beste gazte batzuentzat erreferente izango den.
     
  • Saria Gizarte Partaidetzari: Gazteen parte-hartze soziala edo garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean parte hartzera bultzatzen duen talde edo elkarte bat bereiziko du. Haren jarduera-eremua Nafarroako Foru Komunitatea izan beharko da. Beste lurralde bat bada, haren jarduerak Nafarroarekin lotura argia izan beharko du.
     
  • Saria Erakunde edo entitateari: Bereiziko du erakunde edo entitate publiko edo pribatu bat, edo toki entitate bat, Nafarroan egoitza duena eta nortasun juridikoa duena, gazteriaren alde diharduena, gazteen parte-hartze soziala, autonomia edo bizi kalitatea bultzatzen dituena. Beren jarduera, batez ere, Nafarroako gazteentzat izan beharko da.
     
  • Saría GazteON guneari: Sari honen bidez, Nafarroako gazteei zuzendutako gune baten aitortza egiten da, gazteei zenbait arlotan (aisia eta denbora librea, gazteentzako informazioa, gazteen parte-hartzea, etab.) ematen dizkien laguntza eta zerbitzuengatik nabarmentzeagatik.