2018ko Udako Jarduerak Nafarroako Gazte Txartelarekin

2018/06/21

2018ko Udako Jarduerak Nafarroako Gazte Txartelarekin

600 toki baino gehiago eskaintzen dira Europako Gazte Txartela dutenentzat uda honetan antolatuko diren jardueretarako.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Gazte Txartela programaren bidez, jarduera eskaintza zabala aurkeztu du uda honetarako Txartelaren jabe diren 600 gazte baino gehiagorentzat.

Udako jarduerak uztailean, abuztuan eta irailean banatzen dira. Uda honetan, uretako jarduerek hartu dute protagonismo handiena. Iristen lehenak bela, windsurfa, paddle sup-a eta piraguismoa izanen dira, Allozko urtegian, uztailaren 3an eta 4an, eta 23an eta 24an.  Hona hemen gainerako uretako jarduerak: surf bataioak Zarautzen (uztailaren 28an eta irailaren 1, 8, 15 eta 22an), txalupa pneumatikoak eta ginkanak Irunberrin (abuztuaren 11, 18 eta 25ean), piraguismoa Tuteran (abuztuaren 4an eta irailaren 29an), jarduerak BTT bizikletekin Bidasoako bide berdean eta arroila-jaitsiera Baztanen (uztailaren 21ean eta irailaren 8an).

Jarduera horien osagarri gisara, sormenezko idazketako lantegi intentsiboa dago antolatuta abuztuko lehen hiru asteetarako.

Jarduera horiek guztiak adin nagusiko gazteei zuzentzen zaizkie, honako hauek salbu: Allozko urtegian eginen diren uretako jardueren bigarren txanda, Irunberriko txalupa pneumatikoen lehen txanda, abuztuaren 11n, eta sormenezko idazketako lantegiaren lehen txanda, uztailaren 30etik abuztuaren 10era.

Jarduera horietako batzuek, sormenezko idazketak adibidez, irekita dituzte dagoeneko izena emateko epeak Gazte Txartelaren webgunean; gainerako jardueretarako, berriz, izena emateko epeak datozen egunetan irekiko dira, eta aldez aurretik emanen da horren berri webgunean bertan eta Gazte Txartelaren sare sozialetan.

Jarduera horiek guztiek 10 euroko kostua izanen dute, parte hartu nahi dutenentzat.

Azkenik, nabarmendu behar da aurten Nafarroa Arenan eginen diren ekitaldiak udazkenean hasiko badira ere, Gazte Txartelak uda honetan sarrerak oparituko dituela bazkideen artean ekitaldi horietako batzuetarako; horrela, bada, Gazte Txartelak lankidetza espazio berri bat ireki du, Nafarroa Arenako ekitaldiak Nafarroako Foru Komunitateko gazteengana gerturatze aldera.

Era berean, Gazte Txartelaren jabeentzat, uda guztian zehar jarraituko dute Golem Baiona eta Yamaguchi zinemetako “asteartean zinez” eskaintzak (3 eurotan), “Baluarte Gaztea” programazio berrirako beherapen zoragarriek, eta beste kultura gune batzuetarako beherapen bonuek ere.

Informazio guztia eskuragarri duzu gure webguneko jarduerak atalean.

2018ko Udako Jarduerak Nafarroako Gazte Txartelarekin

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita informazio gehigarrian zehaztutako beste eskubide batzuk ere hemen.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.