Asteartean zinemara gazte txartelarekin

2017/05/19

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Golem Zinemekin batera, "asteartean zinemara gazte txartelarekin" ekimena antolatu du. Maiatzaren 23tik aurrera, asteartero, gazte txartelaren titularrak Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinemek kartelean dituzten film guztiak ikustera joaten ahalko dira, 3 euroko prezioan. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eta Golem Zinemek bultzatu dute neurri hau, Gazte Txartelaren programaren barnean, eta garatuko da deskontuen gehienezko kopurua erdietsi arte, hots, 6000 gazterengana iritsi arte.

Hala, nahi da Nafarroako gazteak zinemara hurbil daitezen, aisialdirako kultura jarduera moduan. Bi erakundeek zinema sustatu nahi dute gazteen kulturan, hausnarketarako eta analisirako gune gisa, giza jokabideen gaineko eztabaida kritikorako foro gisa, historia ezagutzeko tresna gisa, eta gaur egungo arazoei buruz ikasteko baliabide gisa. Era berean, aurreikusita dago zenbait proiekzio jatorrizko bertsioan egitea.

Asteartean zinemara gazte txartelarekin

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita informazio gehigarrian zehaztutako beste eskubide batzuk ere hemen.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.