Gazte Txartelaren modalitate klasikoarentzako diseinu berria

2018/05/31

Hil honetatik, maiatzetik, aurrera, gazte txartelaren modalitate klasikoak irudiaren diseinua berrituko du European Youth Card Association (EYCA) elkarteak modalitate horretarako proposatutako diseinuetako batera egokitzeko.

Diseinu berriak eta txartel klasiko zaharrek aldi berean funtzionatuko dute, hau da, txartel zaharrek iraungitze datak hala dioen arte baliagarriak izaten jarraituko dute.

Estetikoa da eredu berriak aurrekoarekin duen alderik esanguratsuena; atzealdeko kolorea urdina izatetik, horia izatera pasatuko da.

Txartelaren diseinua bera alde batera utzita, beste aldaketa esanguratsu bat izanen da; izan ere, titular bakoitzari esleituko zaion EYCA kode berri bat txeratuko da. Kode horrek aukera emanen die txartelaren titularrei www.eyca.orgwebgunean eskainitako sustapenak eskuratzeko. Laster ikusiko ditugu sustapen horiek.

Orain arteko gazte txartel klasikoa duten titularrek aukera izanen dute diseinu berria duen gazte txartel berri bat eskatzeko edo esleitutako EYCA kodea bidali ahal izanen zaie.

Gazte Txartelaren modalitate klasikoarentzako diseinu berria Gazte Txartelaren modalitate klasikoarentzako diseinu berria

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.