Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Gazte Txartelaren programaren bidez, lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur "Asociación Tierras de Irantzuko Lurrak" elkartearekin.
Hitzarmen honen bidez beste 40 entitate laguntzailek eginen dute bat "Europako gazte txartela" programak Nafarroan eskaintzen dituen abantailekin, foru erkidegoko ia 70.000 titularrek eta gainerako erkidegoetako eta herrialdeetako beste titular guztiek gaur egun baliatzen dituzten abantailak handitu direlarik hola.
Asociación Tierras de Irantzuko Lurrak elkartearen bidez, gazte txartelaren erabiltzaileek abantaila eta deskontu ugari lortuko dituzte hainbat alorretan, hala nola ostatuak, kirol ekintzak, kultura-ondareaz gozatzeko jarduerak edo eskualdeko artisauen gastronomia eta ardogintza dastatzekoak. Ikus zerrenda (pdf-rako esteka)
“Programari ekarpen ederra egin zaio hitzarmenaren bidez; izan ere nabarmen handitu du Europako gazte txartelaren titular guztien eskura jarritako ondasun eta zerbitzuen eskaintza. Nahi genuke antzeko hitzarmen gehiagorako abiaburua izan dadin", Adela González Gazteriaren zuzendariordearen esanetan.
Era berean, Asociación Tierras de Irantzuko Lurrak elkarteak deskontuak eskainiko ditu burutzen dituen jarduera guztietan (bisitaldi antzeztuak, eko-ibilaldi mitologiko antzeztuak...) baita erromanikoa ezagutzeko bisitaldi eta ekitaldi guztietan ere.
ENTITATE LAGUNTZAILEAK
1. Nafarroako Bela Eskola (a.Ibilaldia Belaontzian b.Ibilaldia Piraguan c.Ibilaldia Hidropedaletan d.Ibilaldia Windsurfean) 2. Tandem upeltegia 3. Pacharán Azanza upeltegia
4. Aroa upeltegia 5.Irantzuko Monasterioa. Bisitaldi gidatua erromanikoan barrena 6. Irantzuko lurrak. Bisitaldi gidatua Egiarteko Andre Mariara 7. Basabere baserri-eskola
8. Eskaladan hastea 9.Susperregui gaztandegia. Bisitaldi gidatua eta dastaketa 10. Aldaia gaztandegia. Bisitaldi gidatua eta dastaketa 11. Gorena eztitegia
12. Venta Lizarra jatetxea 13. Venta Lizarraga aterpea 14.Riezu kanpina 15.Urbasa kanpina 16.Aritzaleku kanpina 17.Moreno landetxea 18.Don Roque I landetxea 19.La Parada Etxea landetxea20.Nekasenea I apartamentuak 21.Nekasenea II apartamentuak22.Lizarrate landetxea23.Laguao landetxea 24.Zazpi Ate apartamentuak
25. Txipertxenekoa landetxea 26.La Sacristana landetxea 27.La Bodega Del Camino aterpe turistikoa 28.La Sacristana landetxea 29.La bodega del Camino aterpe turistikoa 30.Eguiarte landetxea 31.La Madriguera de Tomaso landetxea32.Odieta landetxea 33.Las Golondrinas landetxea 34.Erbioz landetxea 35.Irigoien landetxea 36.Baquedano landetxea 37.Urrarena landetxea 38.Etxarrienea landetxea 39.Txipertxenekoa landetxea 40.Santamaria landetxea 41.Haritzalotz landetxea 42.Ibesi hostala