Gazte Txartelaren erabiltzaileek aisialdiko eta kulturako 1.400 plaza baino gehiago eskuratu ahal izango dituzte Gabonetan, Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) proposatuta.
Gazte Txartelaren titularrentzat deskontu bereziak dituen ohiko jarduera-agendaz gain, Nafarroako Gazteriaren Institutuak aisialdirako proposamenen zerrenda gehigarri bat argitaratu du egun horietarako.
Jarduera guztietarako, izena emateko epea abenduaren 17tik 21era bitartekoa izango da, biak barne. Esleipen-sistema zozketa bidez egingo da abenduaren 22an.
Klikatu hemen albiste osoa ikusteko.