NKGIk gazte-txartelaren hitzarmena berritu du Rural Kutxa eta Caixabankekin

2018/03/20

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak Nafarroako gazte-txartela igortzeko Nafarroako Rural Kutxa eta Caixabankekin duen lankidetza hitzarmena berritu du 2018rako, hau NKGIk kudeatzen du eta 75.242 titular ditu. Finantza-erakunde bakoitzak 82.174,08 euro emango ditu egitasmo honen garapenerako. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, bere aldetik, 10.000 euro emango ditu xede honetarako.

Hitzarmenean parte hartu dutenak, NKGIaren izenean Rubén Goñi zuzendari kudeatzailea eta Gazteriaren zuzendariordea, Adela Gonzalez; Rural Kutxaren izenean, Carmen Díaz de Rada; eta Caixabanken izenean Pablo Andoño; baita Otilio García ere Golem Zinemen kudeatzailea.

Aurrekontu honek (174.348 euro), gazte-txartelaren titular direnentzako proposamenak eta jarduerak garatzen ditu, 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzako, honen helburua parte-hartzea, sormena, elkarkidetza, jasangarritasuna eta higikortasuna bezalako balioak sustatzea da, baita gazteriaren gizarteratzea eta bizi baldintzak hobetzera lagundu lezakeen beste edozein balio ere.

Horretarako, sarbide hobeak eskaintzen dizkie garraioetan, informazioa, ostatuetan, aisialdi jardueratan, kulturan, kirolarekin zerikusia duten ekintzetan, eta baita abantailak eta zerbitzu egokiak beraien garapenean eragiteko eta eguneroko bizitza hobetzeko beherapenak dendetan eta ikuskizunetan ere.

Aurtengo jardueren artean, Golem zinemekin lankidetza izateaz gain, beherapenen kanpainak, antzerki eta kontzertuetarako sarreren zozketak eta abar izango dira. Halaber, Gazte-txartelaren Europako Elkartearen web berri bat emango da argitara, intuiziozko eta dinamikoagoa izango dena, honek titularrak direnei Europa guztian zehar sustapen esklusiboak direnetara sarrera erraztuko die.

Gazte-txartelaren batzordea Rubén Goñi, NKGIko zuzendari kudeatzailea; Adela Gonzalez, Gazteriaren zuzendariordea; NKGIko teknikariak; eta Rural Kutxako (Carmen Díaz de Rada) eta Caixabankeko (Sara Larumbe) marketin arduradunak osatzen dute, eta guzti hauek hilero bilduko dira proposamenak balioesteko eta hiru hilabeterik behin azaltzen diren ekintzei jarraipena egiteko eta aztertzeko.

Beherapenak 38 herrialdetan

Gazte-txartela European Youth Card Association (EYCA) erakundeak zuzendutako egitasmoa bat da eta Europako Kontseiluaren laguntza du. Jaulkitzen den 38 herrialdeetan 80.000 lekutik gora dira beherapenak eskaintzen dituztenak. Toki hauek bereizteko eranskailuak dituzte jarrita gazte-txartelaren saltoki laguntzaileak direla esanez, eta eskaintzen dituzten beherapenak salmenta-prezioari egiten zaizkio, baina eskaintza berezietan eta merkealdietan izan ezik.

Europan gai honetan lanean ari dira eta telefono mugikorretan dohaineko aplikazio bat sortzeko asmotan inbertsioa egin da, Europan zehar gazte-txartelari lotutako zerbitzuen eta beherapenen berri hedatzeko erabiliko da.

Bi motatako gazte-txartelak daude: alde batetik, betikoa, Gazteriaren egoitzan bideratzen dutena (Yanguas eta Miranda kalea, 27, Iruñea), baita Lizarra, Tutera edo Tafallako Gazteriaren zerbitzuetan ere; eta finantzakoa, Nafarroako Rural Kutxaren bulegoetan eta Nafarroako “Caixan” bideratzen dena.

Gazte-txartelaren berritasunak sare sozialen bidez emango dira ezagutzera: TWITTER @CarneJoven_na eta FACEBOOK: Carné Joven Navarra, baita gure Boletín de Información Juvenil bitartez eta web orrialdean ere.

NKGIk gazte-txartelaren hitzarmena berritu du Rural Kutxa eta Caixabankekin NKGIk gazte-txartelaren hitzarmena berritu du Rural Kutxa eta Caixabankekin

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita informazio gehigarrian zehaztutako beste eskubide batzuk ere hemen.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.