Xedea hau baizik ez zen, alegia, haien iritziak biltzea, bideo mezu laburretan, eta bertan azaltzea nola laguntzen zuten ingurumenean eta zer egin genezakeen denon artean hura zaintzeko.
Garraio publikoaren erabilera, hirian barna bizikletaz joatea, birziklatzea eta natur baliabideen kontsumo arduratsua, horra gehien errepikatu ziren mezuak.
Gure eskuetara ailegatu ziren ekarpen guztien artean bideo ttiki bat osatu dugu, mezu horiek guztiak biltzeko. Gure nahia zen ekarpen guzti-guztiak sartzea, 40tik goiti izan baitziren; alabaina, ezinezkoa izan zaigu grabazio batzuen kalitatea dela eta. Aldiz, denek parte hartu zuten gure zozketan; hain zuzen ere, 2 sarrera oso zozketatu genituen Escape Room batean esperientzia batez gozatzeko. ISABELLA ORDÓÑEZ GORDILLO (5. bideoa) eta ISMAEL ANDRAIZ SALVADOR (40. bideoa) izan dira horien irabazleak. ZORIONAK BIEI!!!