PROGRAMA UDAZKENA 2017

2017/10/10

Nafarroako Gazte Txartelak zenbait jarduera antolatu ditu urteko azken hiruhilekorako, urtaroetako bere programazioen ildoari jarraikiz. Jarduera horietan, besteak beste, ingurune naturaleko esperientziak eta kultura munduan sartzeko aukerak izanen dira.

Nafarroako ingurune naturaleko jardueretan helburua da gazteari aukera ematea, bizikletaren gainean dabilela esperientzia bikaina disfrutatzeko. 
Bi leku aukeratu dira, “Bidasoako bide berdea” eta “Bardena”. Jarduera hau urrian eta azaroan eginen da. 

Pedalei eragin nahi ez dietenek 2 jarduera alternatibo izanen dituzte, biak ere Urbasa mendilerroan. Bata espeleologiakoa, Inurriturri eta Akuandi lezeak ikustekoa; bestea, berriz, egun bateko prestakuntza tailerra izanen da, ingurune naturaleko geolokalizazioari buruzkoa

18-30 urte dituzten programako titularrendako izanen dira bakarrik jarduera hauek. 10 euroko prezioa izanen dute, eta hor sartzen dira autobusa –Iruñearen eta jarduera-tokiaren arteko garraioa– eta jarduera egiteko behar den materiala (bizikleta eta kaskoa). Guztira 240 gaztek parte hartu ahalko dute.

Kulturan sartzeari dagokionez, alor honetan dagoeneko baditugu hainbat abantaila (zineetan, antzokietan, museoetan...) eta, horiez gain, hiruhileko honetarako aurreikusi dugu 50 sarrera bikoitz zozketatzea Alfredo Sanzolen “La Ternura” obra ikusteko (Nafarroako Unibertsitatearen Museoan) eta 100 sarrera Green Valley taldeak Iruñeko Zentralen abenduaren 9an emanen duen kontzerturako. Azaroko astearte guztietan “Teatro Escape” ekitaldia izanen da, proiektu esperimental bat, Gayarre Antzokia Escape Room-eko areto handi bihurtuko duena. 
“Baluarte Gaztea” programaren baitan, hiruhileko honetan 6 ikuskizun izanen dira, eta horietan gazteek %70eko deskontuarekin erosi ahalko dute sarrera. Gainera, aurreikusita dago 5 euroko deskontu-bonuak sortzea, Iruñeko Gayarre Antzokiko eta Tuterako Gaztambide Antzokiko zenbait obratarako.

Aukera horiez guztiez gain, programak jarraituko du atxikitako establezimenduen kopurua handitzen eta, horren ondorioz, programako titular guztiendako abantailen kopurua ere handitzen.

PROGRAMA UDAZKENA 2017 PROGRAMA UDAZKENA 2017 PROGRAMA UDAZKENA 2017 PROGRAMA UDAZKENA 2017 PROGRAMA UDAZKENA 2017 PROGRAMA UDAZKENA 2017

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita informazio gehigarrian zehaztutako beste eskubide batzuk ere hemen.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.