2.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Nafarroako Gazteriaren Institutuaren udako jardueretan, eta aisialdi seguruko hautabidea izan dira.

2020/09/28

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) hogeita hamar jarduera eta ikastaro antolatu ditu uda honetarako. 12 eta 30 urte bitarteko 2.216 gaztek hartu dute parte.

NGIko zuzendari kudeatzaileak, Carlos Amatriainek, baloratu du ekainetik irailera bitarteko jarduera-programa “aisialdi seguruko alternatiba bat izan dela, izaera ludikozkoa, Foru Komunitateko ingurune eta inguru naturalak ezagutu eta baloratzeko eta, aldi berean, antolatzaile eta parte-hartzaileen osasun publikoa zaintzeko”.

Amatriainek azpimarratu du “jarduera eta ikastaro guztiak egokitu egin direla COVID-19 delakoaren aurrean osasun-betebehar eta -gomendioetara, eta osasun-araudia bete da beti; horri esker, udako eskaintza itxi ahal izan da kutsadura-gunerik sortu gabe”.

Gainera, parte-hartze handia baloratu du (eskainitako plazen %88 bete da): horrek erakusten du aurkeztutako jarduerei oso modu positiboan erantzun diela gazteek, lagunekin aire zabaleko aisialdi segurua izateko aukera aprobetxatuz, abentura anitzeko jardueren edo kirol-jardueren bidez.

Era berean, eskerrak eman dizkie Foru Komunitateko toki entitateei eta gazte elkarteei programa segurtasun baldintzetan burutzeko egindako ahaleginagatik.

Baztan ibarreko multiabenturako bi parte hartzaile.
Baztan ibarreko multiabenturako bi parte hartzaile.

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak



DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.