Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako kontseilari José María Aierdik Lodosan parte hartu du gaur goizean, herriko Udalak, Nasuvinsak eta arkitektoen taldeak osatutako lehen batzorde teknikoan. Batzorde horrek alokairurako babes ofizialeko 8 etxebizitzako bizitegi-bloke bat eraikitzeko prozesuaren hasiera adierazten du. Etxebizitza horien obrak 2023. urtearen amaieran hasiko dira, proiektua idazten amaitu eta obrak egikaritzeko esleitzen direnean.