Chivite Lehendakariak, Gazteen Nazioarteko Egunean, gazteentzako aukerak sortzeko konpromisoa erakutsi du, gure oraina eta etorkizunerako itxaropena direlako

2022/08/16

Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria Ilundain – Haritz Berri Fundazioko Lantegi Eskolan izan da gaur goizean, Gazteen Nazioarteko Eguna dela eta. Bisitan, Chivitek konpromisoa hartu du gazteentzat aukerak sortzeko, haiek baitira “gure oraina eta etorkizunerako itxaropena”. Gainera, gogorarazi du Foru Gobernuaren lehentasunak kolektibo horrentzat prestakuntza, enplegua, etxebizitza eta Gazteria Plana direla.

Lehendakariarekin batera bisitara etorri dira Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilaria; Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari gerentea eta Manuel Romero Arangureneko alkatea. Bertan, Manuel Sanz Ilundain Fundazioko lehendakariek egin diete harrera.

Bertan ezagutu ditu entitateak abian jarrita dituen hainbat proiektu, zeinen helburu nagusia urrakortasun egoeran dauden gazteak babestea den, gizarte- eta lan-txertatzea bultzatzen duten aukera berriak sortuz. Zehazki, Garbiketa eta Lorezaintza Lantegi Eskolak bisitatu ditu, biak ere Arangureneko udalarekin lankidetzan sustatuak, Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (SNE-NL) finantzaketarekin.

Ibilbidea amaitzean, Chivite Lehendakariak bere konpromisoa erakutsi du “gazteria eragiten eta kontuan hartzen duen politika publikoekiko”. “Gazteriari aukerak sortzeko lan egin behar dugu, etorkizuneko belaunaldiek zerbitzu publikoak eta bizi-kalitatea bermatuta izan ditzaten”, arbuiatu du.

Duela gutxi aipatu bezala, Lehendakariak gogorarazi du aurten 30 urtetik beherako herritarren kontratazio mugagabea % 412 hedatu dela, uztailean 2.693 kontratu mugagabera helduz. Chivitek adierazi du bere nahia “enplegu egonkor eta kalitatezko baterantz aurrera egiteko, bereziki gazteentzat eta emakumeentzat premiazkoa delako”.

Azkenik, Lehendakariak goraipatu egin du gazteriaren “konpromiso eta elkartasun eredugarria boluntariotzako zereginen garapenarekin”. “Zalantzarik gabe, gure gazteria eredugarria da zeren prestatu nahi du, bere partaidetza aktiboarekin eta nuklearrarekin kontatzen duen gizartearekin konprometitzen da eta beti lehen lerroan dago”, azaldu du.

Era berean, azpimarratu du garrantzitsua dela urrakortasun egoeran dauden pertsona gazteek “aukerak ematen dizkien eta gizarteratzea eta lan-munduko txertatzea bideratzen dien prestakuntza bat jasotzea”.

Eskola Tailerrak, prestatzeko eta ofizio bat ikasteko aukera berria

Bisitan Maeztu kontseilariak, eta gogora ekarri nahi izan du eskola tailerren programan egindako ahalegina, honen bidez gazteak hainbat diziplina profesionaletan presta baitaitezke.

Maeztuk nabarmendu duenez, “Ilundain Fundazioak gazteriarekin zerikusia duten enplegu-politiketan laguntzen du, lau eskola tailerren bitartez. Bigarren aukerako eskola duen erakunde bakarra da Nafarroan, eskola sistema utzi duten gazteei aukera berriak erraztea defendatzen duen mugimendu europarra”.

Ibilbidean zehar, Eskola hauetako ikasleek agintariei garatzen ari diren lanaren azalpenak eman dizkie, etorkizuneko bere laneratze unerako prestatu eta ofizio bat ikasteko aukera berri batekin kontatzearen garrantzia azpimarratuz. Izan ere, Eskola Tailerraren aurreko ediziotan, lan-merkatuan ikasleen % 80tik gorako inklusioa lortu izan da.

Bestalde, lan orientabideko programak ezagutzera eman dira, Ilundain Fundazioak kudeatzen dituenak SNE-NL-kin hala nola Nafarroako Gurutze Gorria, Gaztelan Fundazioa eta “Secretariado Gitano” Fundazioa bezalako beste hainbat entitaterekin lankidetzan. Entitateak gaur egun 30 lan-orientatzailerekin osatutako ekipo batekin kontatzen du Nafarroa osoan zehar urtean 4.000 pertsonari arreta emanez, pertsona erabiltzaileen enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin, inklusiorako ibilbide pertsonalizatuak eta enplegurako prestakuntza jarduerak baliatuz. Tuteran, gainera, “Ponte en Marcha” programa kudeatzen da; adingabe migratzaileengana zuzendua zeinek enplegagarritasuna eta gizarte inklusioa hobetzea dituen oinarri.

Fundazioak garatutako programa guztietan banakako akonpainamenduan, prestakuntza ziurtatuan eta enpresa sektorearekiko kontaktuan oinarritutako metodologia bat erabiltzen da. 2021ean zehar, 407 gaztek parte hartu izan dute programa hauetako batean, euren banakako helburuen % 84,34 betetzea lortuz.

Ilundain – Haritz Berri Fundazioa

Gaur egun, Ilundain – Haritz Berri Fundazioa Nafarroako entitate bakarra da Bigarren Aukerako Eskola (E2O) bezala ospea duena; prestakuntzarako ibilbide pertsonalizatua, 14 eta 29 urte arteko gazteentzako lanerako gaikuntza eta inklusioa eskaintzen ditu. Iaz, 19 programa ezberdin kudeatu zituen nagusiki Iruñerrian/Iruñan eta Tuteran barreiatutako prestakuntza, lan-aurreko eta egoitza esparruetan, guztira 5.438 pertsonei arreta emanez.

Proiektu hauekin batera, duela 20 urtetik hona Ilundain txertatze Enpresak prestakuntza eta gizarte akonpainamendu pertsonalizatu bat eskaintzen ditu lan-esparru ekoizle baten testuinguruan, barne hartuz eremu berdeen sorrera eta mantenua, erregadioaren instalazioa, ingurumen jarduerak eta egurraren proiektuak. 2021ean programak lana eman die lan-esparruko inklusio prozesuan zeuden 44 pertsonei; horietatik 13 emakumeak ziren.

Ilundain Fundazioak halaber urrakortasun egoeran dauden adingabeengana zuzendutako egoitza-programak kudeatzen ditu; horien bidez, gazteak artatzen dira Behaketa eta Harrera Zentroetan eta oinarrizko edo espezializatutako egoitza-harreretan; hala nola gazteentzako eta adinez nagusiak direnentzako autonomia eta aukera askeko pisuen programetan zeinetan jadanik emantzipazioa eta heldu arorako mugimendua lantzen den. Guztira 258 pertsona artatu ziren proiektu hauetan, euren banakako helburuak betetzeko orduan % 80ko arrakasta maila lortuz.

55 milioi 2022ko III. Gazteria Planeko 140 ekintzetarako

Gazteriaren Egunean egin nahi izan den bisitan, Carlos Amatriainek, INJko zuzendari kudeatzaileak bere aldetik III Gazteriaren Foru Plana izan du hizpide, zeinek 2022rako 140 ekintza aurreikusten dituen 55 milioi inguruko zenbatekoarekin. Zeharkako plan bat da eta bere izpiritua da “Nafarroako gazteria ahalduntzea eta aberastea aukera eta parte hartzeko modu berriekin, horien bidez gizarte globalean herritar aktiboaren papera betetzeko aukerak izan ditzan”.

Zentzu honetan, “edadismoa” aipatu du, hau da, adinaren araberako diskriminazioa, erakundeei gazteria kontuan hartzea eskatuz, zeren “garapenerako indar positibo bat dira horretarako behar diren ezagutza eta aukerak ematen zaizkienean”.

Honen harira, agerian jarri du gazteen artean eredu asoziatibo berriak ezagutzera emateko beharra, helburua izanik “gazteriarentzat euren bizitzak eragiten dituzten erabakiak hartzerakoan bere parte hartze aktiboa sustatzeko errekurtsoak artikulatzea”.

Bisita Otsondoko gazteen boluntariotza-eremura

Jarraian, Chivite Lehendakariak, Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria; Carlos Amatriain NGIko zuzendari gerentea; eta Martín Zabalza Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia lagun, Otsondoko Portuko “La frontera fortificada” gazteen boluntariotza-eremua bisitatu du; bertan, Akitania Berria Eskualdea- Euskadi – Nafarroa jatorri duten 14 eta 17 urte arteko gazteak Nafarroako Pirinioetako frankismo garaiko bunkerren berreskurapenean partaide izaten dira.

Han ikusi dituzte abuztuak 1etik egitura hauen etorkizun, berreskurapen, garbiketa eta dokumentazio arloan garatzen ari diren jarduerak. Jarduera hauek memoria historikoa berreskuratzeko orduan duten garrantzia aipatzeaz gainera, Carlos Amatriain NGIko zuzendari gerenteak nabarmendu du esperientzia hauek gazteentzat arlo pertsonalean dakartzaten aberastasuna.

“Eremu hauek partaideei garapen pertsonalerako eta euren ohiko ingurunetik kanpoko beste pertsona batzuekin partekatzeko aukera ematen die, programa hau osatzen duten jarduera ludiko eta kultural ezberdinen bidez; bizikidetza, elkartasuna eta tolerantzia bezalako balioak barneratu ahal izanik”, arbuiatu du. Uztailean eta abuztuan zehar, eskualde ezberdinetatik etorritako 150 gazte partaide izan dira Nafarroako gazteriaren Institutuak (NGI) sustatutako gazteen sei boluntariotza-eremuetako batean, foru lurralde osoan, Kultura, Ingurumena, Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak alorretako zuzendaritza nagusien babesarekin.

Eremu eta kanpaleku hauekin batera, INJren udako programazioa #EsteVeranoToca kanpainarekin osatzen da, zeini esker 5.500 gazte baino gehiago Karnet Gaztea programako jardueraren batean parte hartzen ari diren. 300.000 eurotik gorako aurrekontu batekin, proposamenen agendak Institutuaren apustua islatzen du “aisialdi

Imágenes de la visita al campo de voluntariado de Otsondo. INPRIMATZEKO BERTSIOA play_circle_filled EGUN BEREKO ALBISTEAK IKUSI play_circle_filled chat_bubble_outline Edukian akatsik badago, jakinarazi

Chivite Lehendakariak, Gazteen Nazioarteko Egunean, gazteentzako aukerak sortzeko konpromisoa erakutsi du, gure oraina eta etorkizunerako itxaropena direlako Chivite Lehendakariak, Gazteen Nazioarteko Egunean, gazteentzako aukerak sortzeko konpromisoa erakutsi du, gure oraina eta etorkizunerako itxaropena direlako Chivite Lehendakariak, Gazteen Nazioarteko Egunean, gazteentzako aukerak sortzeko konpromisoa erakutsi du, gure oraina eta etorkizunerako itxaropena direlako Chivite Lehendakariak, Gazteen Nazioarteko Egunean, gazteentzako aukerak sortzeko konpromisoa erakutsi du, gure oraina eta etorkizunerako itxaropena direlako Chivite Lehendakariak, Gazteen Nazioarteko Egunean, gazteentzako aukerak sortzeko konpromisoa erakutsi du, gure oraina eta etorkizunerako itxaropena direlako Chivite Lehendakariak, Gazteen Nazioarteko Egunean, gazteentzako aukerak sortzeko konpromisoa erakutsi du, gure oraina eta etorkizunerako itxaropena direlako

Zerrendara itzuli