Gazte Boluntariotza-eremuetarako izen-ematea hurrengo astelehenean, maiatzak 3, irekiko da

2021/04/30

2021eko udako Gazte Boluntariotza-eremuetarako izen-ematea datorren astelehenean maiatzak 3, hasiko da, 10:00etan.

Gure webgunean eskura dituzun helmuga guztiak aurkituko dituzu, inprimakiarekin batera, gehien gustatzen zaizunean izena emateko. Adi egon eta ez geratu plazarik gabe!

Boluntariotzako eremu bat hainbat jatorritako pertsonen arteko elkartrukerako eta topaketarako gunea da, lan boluntarioaren bidez gizartearen, ingurumenaren edo kulturaren esparruan interes komunitarioko proiektu bat babesteko biltzen direnak. Jarduera ludikoek eta kulturalek osatzen dute lan nagusia, eta bizikidetza-, elkarkidetasun- eta tolerantzia-balioetan esperientzia izateko aukera ematen dute.

Eremu guztiak COVID-19aren inguruan indarrean dauden prebentzio-neurriak eta osasun-araudia betez antolatu dira.

Gazte Boluntariotza-eremuetarako izen-ematea hurrengo astelehenean, maiatzak 3, irekiko da

Zerrendara itzuli