Gazteriak ia 400.000 euro banatu ditu 31 entitate eta gazteen 22 elkarteren artean gazteen parte hartze programak sustatzeko

2020/11/10

Nafarroako Gazteriaren Institutuak 395.948 euro banatu ditu tokikoko 31 entitate eta 22 gazteen elkarteen artean gazteen parte hartze aktiboa sustatzeko programak garatzeko zein gazteen oinarrizko garapena bultzatuko duten programak gauzatzeko.

Zehazki, Nafarroako 31 toki-erakundeek 320.000 euro jaso dituzte. Zenbateko hori honela banatu da: 2020an gazte-programak garatzeko diru-laguntzak (guztira, 154.580 euro), 31 entitateen artean banatuta; bi entitaterentzat gazte-plan bat eta sektore-azterlan bat egiteko aurrekontua (guztira, 5.420 euro); eta beste zortzirentzat gazte-teknikariak kontratatzeko eta/edo mantentzeko laguntza (160.000 euro guztira).

Dirua jaso duten 31 erakundeak hauek izan dira: Tutera, Iruña, Orkoien, Olazti, Lerin, Berriozar, Barañain, Tafalla, Berriobeiti, Zizur Nagusia, Uharte Arakil, Altsasu, Guesalatz, Lekunberri, Burlata, Araitz, Lizarra, Irurtzun, Etxarri-Aranatz, Aiegi, Cascante, San Adrián, Atarrabia, Viana, Olza, Antsoain, Eguesibar, Deierri,  Aranguren eta Uharte, baita Antzin eta Ameskoako mankomunitateak ere.


Gazte elkarteentzako laguntzak
Gazte-elkarteei dagokienez, guztira 22 elkartek 71.795 euroko diru-laguntzak jaso dituzte gazteriaren arloan programak garatzeko. Gainera, horietako zazpik 4.153 euro jaso dituzte ekipamendua erosteko.

Hauek izan dira diruz lagundutako gazte-elkarteak: Garaiz, Dos o Más, Movimiento Juvenil Interparroquial de Tafalla, Asociación Infanto Juvenil Buztintxureando Txuri, Club Quinto Real, Isaba, Generación Impacto, Universidad Campus Global, San Pedro y San Saturnino, Scout de Navarra, Movimiento Scout Católico / Nafarroako Eskautak-Movimiento Scout Católico SDN-MSC, Club Albatros, Doniantzu, Jóvenes Para Cristo, I Becchi, Lantxotegi, Club Sierra de Alaiz, Ibarrea, Club Universidad Mendaur, Sagarroia, Xirimiri Lab, Scout Baracea Eskaut eta Santa Teresa Orvina.

Azaroak 16 eta 20, 2021erako eskaerak aurkezteko muga

Hil honetan amaituko da 2021erako gazteen partaidetzako proiektuetarako laguntzen bi deialdi eskatzeko epea, eta 470.000 euroko zuzkidura izango dute guztira. Nafarroako toki-erakundeek 320.000 euro bideratu dituzte 2021erako diru-laguntzetarako, eta 2020ko azaroaren 20ra arte dute laguntzak eskatzeko; gazte-elkarteek, berriz, 150.000 euro, hilaren 16ra arte eskatu ahal izango dituzte.

Gazteriak ia 400.000 euro banatu ditu 31 entitate eta gazteen 22 elkarteren artean gazteen parte hartze programak sustatzeko

Zerrendara itzuli