Gazteriak prestakuntza bat jarri du abian haurrak eta nerabeak aisialdiaren eta denbora librearen eremuko indarkeria-egoeretatik babesteko

2025/03/19

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) "Haurrak eta nerabeak indarkeriatik babestuko dituzten aisialdi-inguruneak eraikitzea" izeneko prestakuntza jarri du abian. Prestakuntza horren helburua da gazteen aisialdi-guneek aisialdiaren eta denbora librearen eremuan egon daitezkeen indarkeria-egoerei aurre egiteko eta horietan esku hartzeko prestaturiko langileak izatea. Ikastaroa, online modalitatean, modu autogidatuan egingo da, 15 orduko iraupenarekin. Doakoa da eta izen-ematea Institutuaren webgunean egin daiteke abenduaren 31ra arte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).

Gazteriak prestakuntza bat jarri du abian haurrak eta nerabeak aisialdiaren eta denbora librearen eremuko indarkeria-egoeretatik babesteko

Zerrendara itzuli