Gazteriaren arloan Nafarroan 2022an egindako unibertsitate-ikasketen amaierako lan onenen sariak banatu dira

2022/12/29

Nafarroako Gazteriaren Institutuak Nafarroako gazteriaren arloko unibertsitate ikasketen amaierako lan onenen sariak banatu ditu. Deialdiak bi kategoria ditu: Gradu Amaierako Lana eta Master Amaierako Lana. Egindako proiekturik onena aitortzen dute 1.500 euroko zenbatekoarekin eta 500 eurorekin akzesitei.

Gradu Amaierako Lan onenaren saria, Soziologian graduatutako Ainhoa Jaurrietari eman zaio “Efectos de la precariedad laboral sobre las trayectorias vitales juveniles” bere azterlanagatik. Akzesitak aldiz, Gizarte Lanean graduatutako Xabier López saritu du, “Método comunitario de intervención para asociaciones juveniles” izeneko bere lanagatik. Pertsona biak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikasleak izan dira.

Master Amaierako Lanaren (MAL) kategorian, lehenengo saria Lucía Oscozek jaso du, “Educación emocional a través de actividades de orientación en el medio natural, expresión corporal y mindfulness, utilizando la metodología de aprendizaje cooperativo en los alumnos del Instituto de Larraintzar” bere proiektuagatik. Eta Elena Echávarri NUPeko ikasleak akzesita jaso du “Educación STEM y estereotipos de género: análisis de la visión del profesorado” bere lanagatik.

TFG Sariak, lan-prekarietatea eta esku-hartze komunitarioa

TFG sarietako lehenarekin golardatutako lanak, Ainhoa Jaurrietak garatuak eta esteka honetan eskura dagoenak, pertsona gazteen gaur egungo emantzipazio prozesua lan-merkatuko prekarizazio fenomenoak baldintzatzen duela azaltzen du. Bertan, autoreak gazteria ikuspegi soziologiko batetik definitzen du emantzipaziorantz doazen bi ibilbide bateratzen dituen etapa biografiko iragankor bat bezala: eskolatik enplegura eta familia etxetik norbere etxera eman beharreko urratsa.

Bertan, Jaurrietaren esanetan, lan-prekarietateak lanaldi partzialeko eta behin-behineko kontratuen ugaritzea, langabeziaren hedapena, soldaten murrizketa hala nola langileen eskubideen babesgabetasuna ditu jatorri. Fenomeno hauek, pertsona gazteak eta haien bizi-ibilbideak eragiten dituzte, ezegonkortasunari, ezjakintasunari eta berme gabeziari bidea emanez.

Xabier Lópezen lanari dagokionez, zeinek kategoria berdinean akzesita lortuko zuen, hemen eskuragarri, esku-hartze komunitariorako metodo bat proposatzen du, gazteei dagozkien elkarteeta bere jarduera garatzen laguntzeko.

Lan biak nabarmendu dira hautatutako gaiaren harira duten garrantziagatik. Jaurrietaren kasuan, pertsona gazteen autonomia nahiz emantzipazioa bultzatze aldera aztertu diren arazoen garrantzia onartu da, gogoan izanik azken hori dela Gazteriaren III Foru Plana (2021-2023) izenekoaren egiturazko hiru ardatzetako bat. Lópezenean, nabarmendutako alderdiak izan dira 2030 Agendako ODS batzuekin eginiko lerrokatzea eta Gazteriaren Foru Estrategian  (2020-2023) barne hartutako lerro ezberdinekiko sintonia.

Heziketa emozionala eta STEM heziketa TFM sarituetan

Bestalde, TFM-en kategorian, Lucía Oscoz da lehenengo saria jaso duen lanaren egilea, alegia esteka honetan eskura dagoenarena. Honen abiapuntua da jarrera suiziden aurrean prebentzioa eta babesa lantzeko heziketa emozionala, aztertutako Ultzamako Haranaren lurralde esparrua abiapuntu izanik. Egileak erabili du 2021aren amaieran Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) argitaratutako “Inkesta: Gazteak, Osasun Mentala eta Ongizate Emozionala”, aztergai den arazoaren testuingurua eta definizioa zehazteko.

Ondorioz, proiektu honen helburu nagusia da Larraintzar Institutuko ikasleen Heziketa Emozionalean eragin positiboa izatea; horretarako, hiru eduki multzotan (Orientabidea, gorputz Adierazpena eta Mindfulness) banatutako jarduerak proposatzen dira.

Bestalde, bigarren kategoria honetan akzesitarekin saritutako lana, Elena Echávarrik eginikoak eta Institutuko orrian eskuragarri dagoenak, hasierako arazo bezala ezartzen du STEM estudiotan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikako ingelesezko akronimoa) heziketa mailan genero arrakala bat existitzen dela. Proiektuak ikertu nahi du irakasleek genero estereotipoekin eginiko transmisioa izan litekeen STEM munduan dagoen genero arrakaletarako faktore iturrietako bat. Horren araberako ondoriotan jaso dira irakasleen artean hezkuntza esparru honekiko dagoen mesfidantza orokor baterako joeratik, ikasgelako genero estereotipoen presentziaraino, irakasleek berdintasun giroan dabiltzala azaldu izan arren.

Kasu honetan, golardoak esleitzeko orduan hautatutako lanetan barne hartutako edukiak nabarmendu dira. Oscozen ikerketa honek III Gazte Planaren (2021-2023) egiturazko ardatzak ditu hizpide. Era berean, STEM heziketa plan berdinaren baitan dago, hau da, G15 ekintzan: “Lankidetza hitzarmena Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin STEM bokazioak sustatzeko emakumeen artean”. Egile biek Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Unibertsitate Masterra burutu dute. Irabazleak Zaragozako Unibertsitatean (UNIZAR) burutu du eta ikasle sarituak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) akzesitarekin.

Sarien II. edizioa

Bigarren edizioak 15 ikasketa amaierako lanen partaidetzarekin kontatu du. Deialdi berri hau gazteriaren hala nola biztanleria multzo horri eragiten dioten azterketen eta ikerketen sustapena bultzatzen jarraitzeko asmoz berreskuratu da. Ikerketa aberasteko, deialdiak jakintza esparru ezberdinak dakartza, besteak beste, soziologia, hezkuntza, psikologia, ekonomia, zuzenbidea, gizarte lana edo komunikazioa, betiere 2020-2023 Gazteriaren Foru Estrategian definitzen diren Egiturazko edota Zeharkako Ardatzetan jasotako esparruetako batzuekin lotuta egotea zainduz.

Partaidetza eskakizunen arabera, lanak Nafarroan erroldatutako pertsonek garatu behar zituzten, bere ikasketak zein unibertsitatetan egin dituzten alde batera utzita. Era berean, lanen puntuazioek zortzi edo kalifikazio handiago bat lortu beharko zuketen, 2020/2021 edo 2021/2022 ikasturte akademikoetan zehar defendatuak izateaz gainera.

Epaimahaia Nafarroako Gazteriaren Institutuko pertsonal teknikoak osatu du; baloratu ditu Nafarroako gazteriaren gaineko kaudimen akademikoa eta gai ezberdinen gaineko ezagutza oparoen ekarpena, Humanitateen eta Gizarte Zientzien ezagutza esparruan.

Gazteriaren arloan Nafarroan 2022an egindako unibertsitate-ikasketen amaierako lan onenen sariak banatu dira

Zerrendara itzuli