Gazteriaren III. Foru Planeko 156 ekintza egin dira, 2022rako hasiera batean 140 aurreikusi baziren ere, 62 milioi euroko inbertsioarekin

2023/03/17

Gazteriaren III. Foru Planaren esparruan, guztira 156 ekintza burutu dira 2022an; hots, hasiera batean aurreikusitako 140 ekintzak baino 16 gehiago. Era berean, 62.451.306,22 euro jarri dira; hau da, %113,42ko exekuzio ekonomikoa egin da, iazko urtearen hasieran 54.964.392,55 euroko gastua aurreikusi zen arren. Guztira, Planaren bitartez, 178 milioi euro bideratu dira Nafarroako Gazteriarentzat: 55 2021ean eta 62 2022an, eta 2023rako 64 milioi euroko aurreikuspena egin da

Gazteriaren Erakunde arteko Batzordea
Gazteriaren Erakunde arteko Batzordea

Zerrendara itzuli