Gobernuak gazteen alokairura bideratuko ditu Erripagañan sortutako babes ofizialeko 62 etxebizitzetatik %50

2021/04/07

Nafarroako Gobernuak berariaz erreserbatuko du 35 urtetik beherako gazteentzat alokairuko eskaintza publikoaren %35 baino gehiago, eta Nafarroako Social Housing Planak aurreikusten dituen 522 etxebizitzetatik 200 inguru babes ofizialekoak (BOE) izatea aurreikusiko du. 

Maria Chivite Lehendakariak gaur iragarri du Jose Maria Aierdi lehendakariorde eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarekin batera Erripagañan (Eguesako Bailara) Nasuvinsa enpresak eraikitako 62 BOE etxeak ikusteko eginiko bisitan zehar; horien % 50a gazteen alokairura bideratuko da bere hurrengo esleipenean.

Urbanizazioaren kanpoaldean, COVID-19aren prebentzio neurriak betetzea zainduz, aurkitzen ziren halaber Alberto Bayona Nasuvinsa-ko zuzendari gerentea; Eneko Larrarte Etxebizitzako zuzendari orokorra; Amaia Larraya Eguesibarko alkatea; sozietate publiko honek proiekturako esleitutako Marta Esparza arkitekto teknikoa; proiektuaren idazketa ekipoaren eta obra zuzendaritzaren Elena Chávarri arkitektoa; Berta Uriz Nasuvinsa-ko Etxebizitza departamentuko arduraduna; UTE Acciona-Servinabar eraikuntza enpresako Antton Alonso eta Eduardo Montes.

Chivite Lehendakariak berretsi egin du Gobernuak alokairu babestuarekin alokairuaren erregimenari dagokion goranzko eskeari prezio eskuragarriekin erantzuna ematekotan Navarra Social Housing bitartez hartutako konpromiso programatikoa.

“Alokairuko etxebizitzaren sustapena, erosketaren ordezko aukera bezala, Nafarroako Gobernuaren ekintza politikoaren estrategia ardatz bat izatera dator, 2018-2023 Etxebizitza Planaren bitartez; bertan ezartzen dira goreneko lehentasun modura birgaikuntza eta alokairu soziala, eraikuntza kalitatearen eta goi mailako energia eraginkortasuneko etxebizitzen sustapena direla medio Passivhauss estandarren arabera”, adierazi du Lehendakariak.

524 BOE amaituta 2023an

Bere aldetik, lehendakariordea eta Etxebizitzaren titularra den Jose Mari Aierdi jaunak Navarra Social Housing plana alokairu sozialaren arloan agertutako ekimen publiko “handizaleena” bezala definitu du. “Foru plan honek proiektu bat izateari utzi dio eta dagoeneko begien bistako errealitate bat da, amaituta edo une hauetan eraikitzeko bidean dauden 395 BOE etxebizitzekin, zeinek portzentualki lehenengo fasean aurreikusitako egoitza bolumenaren % 75,3a ordezkatzen duten, hau da, proiektatutako 10 etxebizitzako ia 8”, adierazi du Aierdik.

Aierdi kontseilariak iragarri du Nasuvinsa sozietate publikoak sustatutako 524 etxebizitzak amaituta egongo direla 2022 eta 2023 artean, familia maizterrei entregatzeko prest etxebizitza babestuaren arloko eskatzaileen errolda kontuan hartuta. Inbertsio globalak 100 milioi euroak gaindituko ditu; horietatik 39,7 Europako Inbertsioen Bankuak (EIB) finantzatuko ditu eta gainerakoak berriz, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzen eta Nasuvinsa enpresaren baliabide propioen bitartez.

2 eta 3 logela

Egoitza eraikin berria Erripagañan (Egues Ibarra) kokatuta dago, izen bereko etorbidean, 57 eta 63 bitarteko zenbakietan. Zeharka ixten du existitzen den plaza eta BF2 partzelan aurreikusitako hiruetatik altxatzen den lehenengo egoitza bolumena da.

Bere sustapenak eta eraikuntzak Nasuvinsa-ri guztira 9.942.906 €-ko inbertsio bat suposatu dizkio, Nafarroako Gobernuaren 2.492.031 €-ko diru-laguntza batekin.

Proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritza Miguel Angel Diaz, Elena Chavarri, Pedro Apaolaza, Jose Felipe Saez de Gordoa arkitektoen hala nola Javier Iroz arkitekto teknikoaren eskutik garatu dira, atal teknikoan Cesar Sesmaren (JG Ingeniariak) esku-hartzearekin kontatuz. Obren exekuzioaz arduratu dira UTE Acciona Construccion, S.A. eta Servinabar, S.L.

Eraikinak beheko solairuarekin eta sei altuerekin kontatzen du, zein bere osotasunean egoitza erabilerarako diren, hiru tipologien arabera: 2 logelako 48 etxebizitza, 3 logelako 13 etxebizitza eta lau logelako 1. Azaleren neurriak 62 eta 93 metro karratuen artean dabiltza.

Etxebizitza guztietan sukaldeak muntatuta daude, etxe-tresnak izan ezik. 62 etxebizitzetatik, 59tan bi bainugela daude eta kasu guztietan beirazko manpara bat dago dutxetan.

Sotoan eta erdi-sotoan 62 trasteleku eta beste horrenbeste garaje plaza jarri dira erabilgarri, sarbide-arrapalarekin hegoaldeko fatxadatik.

Pasivhauss estandarra eta zoru distiratsua

Sustapena Kontsumo Ia Nuluko Eraikuntzaren (ECCN) europar zuzendaritzak xedatuari jarraiki diseinatu da, nazioarteko mailako energia eraginkortasun ziurtagiri zorrotzenetako bat den Passivhaus estandarren arabera eraikia izanik, zein Nasuvinsa enpresak aplikatzen duen eraikuntza berriko bere sustapenen % 100ean.

Eraikuntzaren isolamendu maila nabarmena da arroka-ilearen bitartez bilgarri termiko osoan (fatxada aireztatuta, estalia eta berogailurik gabeko lokalekin kontaktuan dauden behe solairuak), eta kanpoko arotzeria PVC-erakoa da, beira hirukoitzarekin, beroaren galera murrizteko eta energia eraginkortasuna bermatzeko argon gasarekin hornitutako kamera isolagarriarekin.

Etxebizitza guztiek beroa berreskuratzeko sistema bat daraman fluxu bikoitzeko aireztapen sistema mekaniko kontrolatu batekin kontatzen dute, zeinek berorik galdu gabe barruko airearen berritze mekanikoa ahalbidetzen duen, energiaren erabilera adimentsu batekin eta ondoriozko hornigaien kostuen aurrezkiarekin, bai neguan eta bai udan. Sistemaren iragazkiek barruko airearen kalitatea bermatzen dute.

Biomasa-galdara

Sotoan aurkitzen da biomasa-galdara, berogailuaren sistema komunitarioko energia iturri zentral modura egur autoktonoaren ezpalak erretzeko eta ur bero osasuntsuaren ekoizpenerako.

Eredu honek Nasuvinsa-ren eskutik sustatutako eraikuntza berriko etxebizitzen % 100 bereizten du, eraikuntza pasiboaren eta erregai ez fosilen alde azalduz, atmosferan berotegi-efektuaren gas isurpenen murrizketa lortzeko asmoarekin, Green Deal Europe / Europako Hitzarmen Berdearen klima eta ingurumen erronken baitan.

Ezpalen deskarga kaletik egiten da hornidura errazteko bereziki diseinatutako ahoen bitartez. Biltegi hau galdararekin konektatuta dago erregai natural honen horniketa automatizatzea ahalbidetzen duen torloju amaigabe baten bitartez.

Etxebizitzen esleipena

Nasuvinsa une hauetan Erripagañako 62 etxebizitzen esleipen prozesua garatzen ari da, joan den martxoaren 1ean zabaldu zen hiruhileko deialdiaren eskutik, zeinetan barne hartuko diren halaber Nafarroako Gobernuaren behin-behineko kalifikazioa eskuratu duten etxebizitza babestuaren (BOE eta BPT) gainerako etxebizitza sustapenak azalduko diren, publikoak zein pribatuak.

Derrigorrezkoa da Nafarroko Gobernuaren erroldan inskribatuta egotea babestutako etxebizitza eskatzeko. Inskripzioa tokian bertan egin daiteke, betiere aurretiko hitzorduarekin, edo bestela zuzenean Etxebizitzaren atari telematikoan zeinekin gainera ondorengo eguneratzeak eta kontsultak egin ahal izango diren.

María Chivite, Nafarroako Lehendakaria, José María Aierdi, lehendakariordea, Amaia Larraya, Eguesibarreko alkatesa eta gainontzeko arduradunak Erripagañan eraikitako Navarra Social Housing eraikinaren aurrean.
María Chivite, Nafarroako Lehendakaria, José María Aierdi, lehendakariordea, Amaia Larraya, Eguesibarreko alkatesa eta gainontzeko arduradunak Erripagañan eraikitako Navarra Social Housing eraikinaren aurrean.

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.