Jo! Aurten gazteek parte hartzeko modu berriak aztertuko dituzten INJko bigarren jardunaldiak

2021/12/16

Nafarroako Gazteriaren Institutuak abian jarri ditu Nafarroako Gazteriaren politika publikoei buruzko bigarren jardunaldiak. Lehenengo edizioan 2030 Agendaren ikuspegitik landu baziren ere, oraingo honetan hausnarketa gazteek gizartea eraldatzeko dituzten parte-hartze modu ezberdinetan oinarritu da.

Lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barneko kontseilaria den Javier Remirezek eman dio hasiera topaketari. Bere mintzaldian, Remirezek azpimarratu du garrantzitsua dela “gazteen parte hartzea sustatzea, haiek erabateko autonomiarekin prestatzea eta babestea, bere ahalmenak gara ditzaten eta euren asoziazionismo edo gazte-elkarretaratze proiektua  gauzatu ahal izan dezaten, protagonismo guztia emanez”.

Era berean, Remirez lehendakariordeak modu positiboan kalifikatu ditu topaketak, esparru bat delako partekatzeko “solasaldi aberats eta multilateral bat zuzenean ezagutzeko pertsona gazteek dituzten ideiak, iritziak, proposamenak eta zailtasunak. Asmo horiek politika publikoetatik artikulatu daitezen eraldaketa soziala sustatze aldera”.

Jardunaldiaren helburuak izan dira Nafarroako Gazteriaren Partaidetza Diagnosiaren emaitzak jakitera ematea eta aztertzea, hala nola gazteriarekin solasaldi bati bidea ematea kontuan hartzeko bere balorazioa, dituzten zailtasunak eta proposamenak gazteen asoziazionismo modelo klasikoen aurrean, betiere bilatuz euren protagonismoarekin lotutako eraldaketa sozialaren prozesu propioan parte hartzaile izatea.

Ildo horretatik, Nafarroako Gazteriaren Partaidetza Diagnosiaren xedea da, hain zuzen, etorkizuneko gazteen politikak diseinatzeko oinarrizko tresna bezala balio izatea. Eta horrez gain, kolektibo honen artean parte-hartzea sustatzea, 11/2011 Gazteriaren Foru Legean jasotako gaia denez, zeinek pertsona gazteen erabateko eta berdintasunezko parte hartzea defendatzen duen.

Era berean, topaketa hauen helburua izan ohi da eremu partekatu bat eskaintzea Nafarroan gazteriaren politikak sustatzen dituztenentzat, Nafarroako Gazteriaren Planaren eskutik sustapen proposamenak jasotze aldera. Horrela sinergiak, trukeak eta gogoetak bultzatuz gazteriarengan, gaiaren, eskualdearen eta tokiaren arabera, gazteriaren politika publikoak modu integral eta eraginkor batean landu daitezen.

Gizarte eraldaketarako gazteriaren parte-hartzea

Jardunaldiko esparru-txostena egokitu zaio Nafarroako Gazteriaren Partaidetza Diagnosiaren autorea den Ion Errori. Bere mintzaldian hainbat proposamen bota dizkie orainaldia gazteriaren politikak inplementatu eta exekutatzeko pertsona gazteekin lanean aritzen diren eta jardunaldira bertaratu diren entitateei eta profesionalei, baita presente zegoen gazteriari ere, planteatzeko gaur egun “parte-hartzea” zeri esaten zaion.

Bere azalpenean, Errok gogorarazi du Diagnosiak dakarren ondorio nagusienetako bat, alegia “gure Komunitateko gazteriaren partaidetza jasaten ari den pixkanakako jaitsiera dela eta, pertsona gazteen parte hartze sozialean eraldaketa prozesu sakon baten lekuko izaten ari garela, hain formalizatuak eta egituratuak izango ez diren antolamendu moduetarantz”.

Gainera, mahai-inguru batean partekatu dira pertsona gazteen parte-hartze mota ezberdinak eraldaketa sozialaren ikuspuntua kontuan hartuta. Bertan parte hartu dute Xabier Apesteguia – DJ Reimy Arte Ederretan graduatuak eta gizarte eko-dinamizatzaileak; Izaskun Arriaran, profesionalki eta pertsonalki gizarte eta kultura mugimenduetan parte hartzen duen psikopedagogoak hala nola Rotxapeako Talde Feministak edo Duguna Dantza Taldeak; Lantxotegiko Ioritz Leston hezitzaileak, zeinek sormena sustatzen duen gizarte esklusioaren arriskuan dauden gazteen artean; eta Tafallako “La Kolasa” Gazteriaren Etxeko hezitzailea izateaz gain genero indarkeriaren prebentzioan aditua eta gazteriaren informatzailea den Maider Landak. Mahaiko moderatzaile lanetan aritu da Josune Ilundain.

Jardunaldiaren amaieraz eta ondorioez arduratu da Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko (NGI) zuzendari gerentea eta bere mintzaldian goraipatu du “Institututik gazteriaren errealitate berriarekin egokitzeko egiten den esfortzua. Eraberritze horrek erakundearen egitura eragiten du, eta ardatz nagusi modura hartzen dira zeharkako ekintzak, aisialdi hezitzailea edo horretara dedikatutako negoziatu batekin organigraman islatuko den gazteriaren berariazko partaidetza”.

Baluarten garatu den jarduera girotu du Fly Mailo! Musika taldeak, zeinen kideak irabazleak izan diren Arte Eszenikoen eta Musikalen Diziplinako 2021 Arte Gaztearen Topaketetan.

Jo! Aurten gazteek parte hartzeko modu berriak aztertuko dituzten INJko bigarren jardunaldiak

Zerrendara itzuli