Hainbat erakundetako 40 bat arduradun Nafarroan izango dira asteburu honetan, Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren mendeko Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin (NGI) lankidetzan, Gazteria eta Haurtzaro Ministerioko Gazteriaren Institutuak (INJUVE) antolatutako Elkartasunerako Europako Kidegoaren urteroko ekitaldian parte hartzeko. Esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko aukera emango dien ekitaldia da, eta Europako boluntariotza-programak barne hartzen duen prestakuntza- eta ebaluazio-zikloari dagokio.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)