Merezitakoa izan du? kanpaina atera du Nafarroako Gobernuak, emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak zalantzan jartzeari uzteko

2022/11/16

“Merezitakoa izan du?” Emakumeen aurkako indarkeria biktima zalantzan jartzen duen delitu bakarra da. Alda ezazu!”. Horixe da Nafarroako Gobernuak egiten duen hausnarketa eta apelazioa, azaroaren 25eko (Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna) kanpaina dela-eta. Gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan Eva Isturiz NABIko zuzendari kudeatzaileak eta Mari Cruz Lerga NABIko zuzendariordeak.

Testuinguru formaletan nahiz informaletan, emakumeen indarkeriaren aurkako biktimak erasotzeko diskurtsoak eta solasaldiak sortzen dira, haien lekukotza zalantzan jarriz eta haien portaera edota erreakzioa eztabaidatuz. Kanpainaren xedea da fenomeno matxista hau salatu eta bistaratzea, zeren indarkeria legitimatu eta justifikatzeaz haratago, jasaten duten emakumeen biktimizazioa areagotzen dute, esan du NABIko zuzendari gerenteak: “indarkeria bikoitza da, bere erasotzailengandik jasotakoa eta bere sinesgarritasunaren egoera zalantzan jartzen dutenengandik jasotzen dutena, gure babes guztia behar izaten duten arren”.

Ildo horretatik, Isturiz zuzendariak berretsi du “Nafarroako Gobernuak indarkeria mota horren aurkako borrokari dagokionez, diskurtsoan hala nola praktikan, duen konpromiso irmo eta erabakigarria”. “Konpromiso hori islatu da aurrekontu handiagoan, programa gehiagotan eta beste erakunde nahiz organizazioekin koordinazio zein batasun ahalik eta sendoenaren eskutik gizarte parekide eta emakumeekiko indarkeriarik gabeko baterantz aurrera egitean”, arbuiatu du.

Merezitakoa izan du? Alda ezazu!

Beraz, kanpainak ohiko balizko elkarrizketak planteatzen ditu, biktimen lekukotza nahiz bertsioa zalantzan jartzen dituztenak, portaera eta delitu matxistak justifikatuz, biktima esajeratzen ari dela edo “merezitakoa izan duela” aldarrikatuz, “bere bikotearengandik lehenago ez banantzeagatik”, edo “edateagatik eta festazalea izateagatik”. Azken finean, iruzkin mota hauekin, emakume biktimak arduradun bihurtu eta delitu matxistak zuritu egiten direla irudikatzen da.

Horren harira, Isturiz zuzendaria zorrotza izan da, “hark, zalantzarik gabe, ez du merezi: gona motza janztea, ezkonduta jarraitzea, alkohola edatea, amore ematea, zaurgarritasun egoera batean edo bestelako zirkunstantziatan suertatzea… ez dira emakumea erruduna jotzeko arrazoiak. Emakumeak eraso, bortxatu, manipulatu, derrigortu, zelatatu, dirurik gabe utzi edo sexu helburuekin ustiatzen dituen hura bai ordea; erruduna da delitua egin eta emakumearen erabakia errespetatzen ez duena”, arbuiatu du.

Materialak (karteldegia, ikus-entzunezko spot-a eta irratiko iragarkiak), sare sozialetan eta hedabidetan barreiatuko dira, ikus-entzunezko euskarrian hala nola grafikoan. Eta horrez gain, Nafarroako Gobernuak 5.000 kartel inguru banatuko ditu herritarrentzako arreta- eta zerbitzu-gunetan (udalak, osasun zentroak, liburutegiak, gizarte zerbitzuak, kirol instalazioak, gazte-lekuak, etab.).

Emakume biktimentzako arretak, “bide onetik”

Bestalde, NABIko Berdintasunerako Gobernantzaren azpi-zuzendariaren esanetan, bai emakume biktimentzako arreta eta bai salaketak ugaritzen ari dira 2022 honetan; horrek ez du esan nahi indarkeria hau berariaz hedatzen ari denik, baizik eta kasu asko agerian jartzen ari direla.

Lerga azpi-zuzendariak adierazi du “bere bikote ohiek eraildako emakumeen % 80ak ez zuela inoiz salaketarik jarri; emakumeek 9 urte inguru behar dituzte laguntza eskatzeko edo bere egoera salatzeko, beldurra, lotsa direla-eta, bere burua biktima dela ez onartu edo erasotzailearekiko duen mendekotasunagatik”, Genero Indarkeriarako Gobernuko Ordezkaritzaren datuen arabera.

“Gure nahia da emakume horiek jakin dezatela zentroen sare bat, emakumeen aurkako indarkeriaren Biktimentzako Arreta Integraleko Taldeak (BAITak) erabilgarri ditugula, babesa eta aholkua eskaintzeko, haientzat eta bere seme-alabentzat”, esan du. Ondorioz, Nafarroako Gobernuaren BAIEtan aurtengo urtarriletik irailera 1.046 emakumeri, alegia 2021eko aldi berean baino % 14,32 gehiagori, (109tik 112ra pasa gara), nahiz 59 seme-alabari eman zaie arreta.

Bestalde, nabarmentzekoa da emakumeen aurkako indarkeriari buruz aholkua eskatzen NABIra eginiko deiak aurten % 23 hedatu direla. Urrira arte, 1.235 erregistratu ziren (% 60 etxebizitzaren akredtazioari dagokionez, % 7 enplegagarritasun zaileko egoeretarako laguntza, akreditazio, baliabide, tokiko protokolo eta abarri buruz). Eta kasuen % 60an eskatzaileak emakumeak izaten dira, % 24 ingurutan berriz, profesionalak izanik.

Arreta honi eransten zaio Iruñeko nahiz Biktimen Arreta Bulegoko emakumearen arreta zerbitzuak ematen duena. “Hizpide ditugu aurten emakumeen aurkako indarkeria dela-eta aholkua hala nola tratamendu publiko espezializatua jasoko duten 1.800 emakume gutxienez”, nabarmendu du. “Baliabide hauen ezarpenetik, 446 emakume artatu dira, sei urtetan, arreta hirukoiztu dugu”, arbuiatu du.

“Herritarren sentsibilizazioa eta prestakuntza, profesionalen heziketa, arreta baliabideen hedapena, emakumeek sistemak erantzuten diela egiaztatzean lortzen duten segurtasuna, administrazio eta erakunde ezberdinen koordinazioa hala nola Nafarroako Gobernuak berdintasuna politika publikoen erdigunean kokatzeko duen konpromisoa, zalantzarik gabe, gizarte berdinzaleago baterantz aurrera egiteko gure aukerak dira. Bide onetik goaz. Duela hamarkada bat ia existitzen ez ziren errekurtsoak ditugu erabilgarri”, esan du.

Bestalde, harrera baliabideak (larrialdiko zentroa, harrera-etxea eta egoitza-etxeak), egonkor mantentzen dira. Hala ere, 2020etik etxebizitza babestura sarbidea izateko akreditazio eskariak ugaritu egin dira, 2021eko urtarriletik irailerako 198 eskaeretatik 2022ko aldi berean 250ra pasatuz.

Salaketa kopuruaren harira, aurten, batez beste, eguneko 5,2 salaketa jasotzen ari gara, Nafarroako segurtasun indar eta gorputzetan, 4,4rekin alderatuta (urtarrila – iraila aldia). Horietako % 54 indarkeria fisikoarengatik eta psikologikoarengatik dira eta % 17 bat psikologikoarengatik eransten da. Gainerakoak gaitzespenaren urraketa edo sexu erasoa (% 12,2) izaten ditu xede. Azkenik, salatzaileen profilari dagokionez, horien % 38,62ak 29 urte baino gutxiago zituen.

Merezitakoa izan du? kanpaina atera du Nafarroako Gobernuak, emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak zalantzan jartzeari uzteko Merezitakoa izan du? kanpaina atera du Nafarroako Gobernuak, emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak zalantzan jartzeari uzteko Merezitakoa izan du? kanpaina atera du Nafarroako Gobernuak, emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak zalantzan jartzeari uzteko

Zerrendara itzuli