Nafarroako Enplegu Zerbitzuak errelebo kontratua sustatu du irabazi asmorik gabeko enpresa eta erakundeei zuzendutako dirulaguntza lerro berri batekin

2023/02/02

 

 

Nafar Lansarek, Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko erakundeak, dirulaguntza lerro berri bat jarri du abian, errelebo-kontratua sustatzeko, eta, bereziki, gazteei eta gizarteratzeko zailtasunak dituztenei kalitatezko kontratazioa errazteko.

Irabazi asmorik gabeko enpresa nahiz erakundetara zuzenduta, laguntzen helburua da belaunaldiak ordezteko ekarpen bat egitea, langileen artean ezagutza trukatzeko bidea emanez eta esperientzia metatuaren galerak eragindako deskapitalizazioa minimizatuz. Gainera, enpleguaren iraunkortasuna eta kalitatezko lan-aukeren sorrera errazten dira.

Diru-laguntza 7.200 eurokoa izango da, baldin eta ordezko kontratuak 36 hilabeteko iraupena izaten duenean. Iraupen txikiagoaren kasuan, hilabete bakoitzeko 200 euro deskontatuko dira. Ordezko pertsona lehentasunezko taldeetako batekoa izaten bada -Gazte Bermearen Erregistroan izena emandako pertsona gazteak, iraunaldi luzeko pertsona langabetuak, errenta bermatua jasotzen duten pertsonak edo emakumeak-, diru-laguntza 9.000 eurokoa izango da, 36 hilabetetik beherako kontratuetarako hileko 250 euroren deskontuarekin.

Deialdiak, Miriam Martón SNE-NL-ko zuzendari gerenteak gaurko prentsaurrekoan azaldu duenez), urte honetarako guztira 500.000 euroko aurrekontu batekin kontatzen du eta jarraipena izango du 2024an.

Laguntza hauek eskuragarri daude Foru Komunitatean lantegia izaten duten enpresa eta erakundeentzat, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera lanaldi osokoak eta mugagabeak diren errelebo-kontratua formalizatzen badute. 

Eskariak honako estekan aurkeztu ahal dira kontratu-harremanaren hasierarekiko hurrengo hilabetearen baitan, betiere dagokion gastuaren baimena argitaratu bada. Bestela, epea hilabetekoa izango da baimen horren argitalpen-datarekiko hurrengo egunetik aurrera.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak errelebo kontratua sustatu du irabazi asmorik gabeko enpresa eta erakundeei zuzendutako dirulaguntza lerro berri batekin

Zerrendara itzuli