Nafarroako Gazteriaren Institutuak irudi eta webgune berriak aurkeztu ditu, gazteengana era zuzen, ikusgarri eta hurbilean iristeko

2020/03/09

Gazteriaren Institutuak (NGI) aurten gauzatuko dituen jarduketa estrategikoak eta bere irudi eta webgune berriak aurkeztu ditu astelehen honetan. Horien bidez, erakundeak Foru Erkidegoan duen presentzia sendotuko du gazteei zuzendutako politika publikoen erreferentea den aldetik, eta era zuzen, ikusgarri eta hurbilean iritsiko da kolektibo horrengana.

Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak, Javier Remírezek, azpimarratu egin du, gaur goizean eskainiriko prentsaurrekoan, NGIk “zeharkako eta parte-hartzezko ikuspegi koordinatu batekin” lan egiten duela, “Nafarroako administrazio publiko ororekin eta gazte-arloko elkarteekin lankidetzan”.

Jarduera-esparru horretan NGIk 2020an hartuko dituen neurriak eta izanen dituen erronkak adierazi ditu kontseilariak. Horien artean daude Gazteriaren arloko II Foru Planaren ebaluazioa, eta Foru Erkidegoko gazteen egoeraren diagnostikoa, Gazteriaren 2020-2023 Foru Estrategia idazteko oinarria izanen dena. Gazteriaren arloko 2021-2023 III Foru Plana ere eginen da, gazteei zuzendutako legealdi honetarako neurriak jasoko dituena.

horiek Garapen Jasangarriko Helburuei eta 2030 Agendari lotuak egonen dira; aurrera ateratzeko, herritarrek prozesu batean parte hartuko dute, eta Nafarroako Gobernuko Departamentuak ere tartean izanen dira. Ildo horretan, jadanik martxan da Gazteriari buruzko Departamentuarteko Batzordea, 287/2013 Foru Aginduaren bidez araututakoa.

Horri dagokionez, Remírez kontseilariak adierazi du “Nafarroako Gobernuko departamentuek, politikak diseinatzeko eta ezartzeko garaian, gogoan izan behar dituztela bai gazteak bai haiengan eragina duten aldagaiak”.

Gazteen energia, irudi berrian

aldetik, NGIko zuzendari kudeatzaileak, Carlos Amatriainek, azaldu du irudi korporatibo berriaren abiapuntua “irribarre kementsu bat dela, gazteekin lotu ohi den aldaketaren indarra emotikono baten bidez adierazten duena, eta aurreko Institutua existitu zen bitartean, 2007tik 2012ra, izan zuen irudian oinarritzen dena”.

gaineratu du, “aukera ematen du gazteek identifika eta aitor dezaten GNIk hainbat arlotan egindako lana: heziketa, berdintasuna, parte-hartzea, barneratzea eta kooperazioa, besteak beste”.

Webgune berria eta sare sozialak

GNIk webgune berria ere izanen du, www.juventudnavarra.es, erakundeak gazteei begira antolatzen dituen jarduerak, zerbitzuak eta informazioa bilduko dituena, gaztelaniaz eta euskaraz.

sozialetan ere izanen da GNI, bi eratan. Alde batetik, Gazteriaren Institutuaren jardueren berri emanen da, eta bestetik, Gazte Txartelari dagozkionak zehaztuko dira. Hain zuzen ere, Twitter eta Facebooken ‘Juventud - Gazteria’ izena erabiliko da, eta Instagramen, berriz, ‘juventud_na’ izanen da erabiltzailea. Bigarren kanal horren bidez era zuzenagoan gazteengana iristeko eta abian diren jardueren berri emateko asmoa dago. Helburu hori lortze aldera, ‘Vimeo’ bideo-plataforma ere erabiliko da. Gainera, GNIk bideo bat egin du, agerian uzten dituena gazteek adierazitako zenbait eskari eta premia, haien nahiak asetzeko eta elkarrekin lan egiteko ildotik. Bideoa sare sozialen bidez zabalduko da.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak irudi eta webgune berriak aurkeztu ditu, gazteengana era zuzen, ikusgarri eta hurbilean iristeko

Zerrendara itzuli