Nafarroako Gobernuak gazte migratzaileentzako eguneko zentro berri baten sorrera finantzatuko du
2024/07/02
Nafarroak 16 eta 30 urte bitarteko gazte migratzaileentzako eguneko zentro berri bat izango du laster, erabiltzaileei arreta eta laguntza emateko – gehienez 30 plazaraino –, neurrira egindako gizarte- eta prestakuntza-programa baten bidez. Elkarte Fundazioak bultzatutako zentro hori posible izango da gaur goizean Begoña Alfaro hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak eta Idoia Garate fundazio horretako koordinatzaileak 65.000 euroko hitzarmena sinatu dutelako.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).
nafarroa.eus
