Nafarroako Orkestra Gaztearen topaketak hiru kontzertu eskainiko ditu datorren astelehenera arte

2021/07/16

12 eta 26 urte bitarteko 60 musikarik asteburu honetan Nafarroako Orkestra Gaztearen topaketan parte hartuko dute, Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ) antolatzen duen 2021eko Gazteen Partaidetza Aurrekontuetako proiektu irabazleetako bat. Orkestrak hiru emanaldi egingo ditu larunbatean, igandean eta astelehenean.

Gazteen taldeak entseguak egin ditu aste honetan zehar eta orkestra antolatzera datoz Asier Zabalza zuzendari nafarra eta Mirari Etxeberria zuzendari gipuzkoarra. Partaide guztiak kontserbatorioko musikaren prestakuntza duten ikasleak edo graduatuak dira eta asteburu honetan mota ezberdinetako aire-, hari- perkusio-instrumentuak joko dituzte.

Lehenengo funtzioa, doakoa dena, larunbatean ospatuko da Iruñako Takonera Parkeko Julian Gayarreren estatuaren alboan; aire-muntaia bat eskainiko da 18:30etan eta hari-muntaia bat 20:00etan.

Bigarren ekitaldian, ezinezkoa lortzeko amodio, tragedia, samin eta borrokan oinarritzen den “Amores imposibles” izeneko lana irudikatuko da, Richard Wagner eta Serguéi Prokófiev konpositoreen musikekin. Tafalla Kulturgunean garatuko da igandean, hilak 18, 19:00etan eta joateko sarrerak bere webgunean eskura daitezke bost euroko prezioagatik.

Iruñako Gotorlekuaren eszenatoki nagusian eskainiko da orkestraren hirugarren jarduketa astelehenean, hilak 19, 19:00etan, zein halaber “Amores imposibles” lanean oinarrituko den.

Gazteriaren Aurrekontu Partaidetako proiektu irabazle bat

Proiektua, otsailean aurkeztutako 2021 Gazteriaren Aurrekontu Partaidetako proposamenen arteko irabazle bat da. NGI-ren ekimen honen asmoa da herritar gazteak inplikatzea proiektu baten garapen maila guztietan, definitzen denetik bere ebaluaketara arte. Horretarako Institutuak 30.000 euro bideratu ditu aurten bere bosgarren edizioa izatera datorren programa honetara.

Proposatutako proiektuak gazteengana zuzendu behar dira, lotura izanik partaidetza, prestakuntza, kultura, berdintasuna edo inklusioa bezalako gaiekin, hau da, pertsona gazteengana zuzendutako izaera sozialeko proposamenekin. Exekuzio proposamenari dagokionez, proposamen bakoitzak ezin du gainditu 9.500 euroko zenbateko maximoa, ezinezkoa izanik 6.000 eurotik beherakoa izatea. Bestalde, proiektua proposatzen duten pertsonak konprometitu beharko dira bere kudeaketan parte hartzera.

Aurreko edizioko proiektuak

Gazteriaren aurrekontu partaidetako azken edizioa 2019an ospatu zen eta hiru izan ziren hautatutako proposamenak, zein ondoren garatuko ziren. Alegia ‘Bideo-jokoak, heziketarako aliatu bikaina’ seminarioa, ‘Nafarroan Bizitzen’ dokumentala, eta ‘Iruña: artea eta inprobisazioa’ tailerra.

Bideo-jokoak, heziketarako aliatu bikaina’ seminarioan ekin zitzaion pertsona gazteen eguneroko bizitzan bideo-jokoek duten goranzko presentziari eta horrek dakartzan erronkekin, ezagutza barneratzeko eta transmititzeko haien erabilerari. Eginkizun honek inplikatu zituen hezitzaileak, psikologoak eta bideo-jokoen mekaniken diseinatzaileak.

Nafarroan Bizitzen” dokumentalean, lau gaztek foru Komunitatean barrena garatutako aste beteko bidaia bateko euren bizipenak islatu zituzten, beste gazte batzuei jakitera emateko eta transmititzeko komunitate honetan existitzen den aniztasuna, aisialdi osasuntsurako aukerak, interakzio sozialaren eta ikaskuntzaren hala nola garapen pertsonalaren garrantzia.

“Iruña: artea eta inprobisazioa” tailer urbanoa segidako hiru egunetan garatu zen; esparru eta arte ezberdinetako gazteak elkartu zituen, baterako proposamen baten garapena dela medio, zeinetan musika eta inprobisazioa nahasi ziren arte ezberdinen baitan: argazkigintza, dantza, pintura, arte urbanoak, poesia, etab. Proiektuaren amaieran, baterako performance bat garatu zen.

Entsegu baten irudia.
Entsegu baten irudia.

Zerrendara itzuli