Unibertsitate-ikasketen amaierako gazteei buruzko lanen sarietarako hautagaiak aurkezteko epea ireki da

2022/09/01

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) Nafarroako gazteriaren arloan unibertsitate-ikasketen amaierako lan onenen sarien bigarren edizioaren deialdia egin du, eremu horren eta biztanleria-talde horri eragiten dioten errealitateen inguruan azterketak eta ikerketak sustatzen laguntzearren.

Gradu amaierako lan (GAL) edo master amaierako lan (MAL) garaileek 1.500 euroko sari bat eskuratuko dute. Aurkezten diren proposamenak gazteriaren gainekoak izango dira, humanitateen ezagutzaren eta gizarte zientzien ezagutzaren esparruan, soziologia, hezkuntza, psikologia, ekonomia, zuzenbidea, gizarte-lana edo komunikazioa bezalako gaiak barne hartuz.

Hautagaitzak

Partaide izan litezke Nafarroan erroldatutako 30 urte arteko adina duten eta Europako Gazte-Txartelaren titularrak diren eta 2020/2021 edo 2021/2022 ikasturtetan bere GAL edo MAL aurkeztu eta defendatu izan duten pertsonak. Sariak eskuratzeko aukeraren harira, aurkeztuko den lanak bere ebaluaketan gutxienez 8,00 lortu beharko zukeen.

Parte hartzekotan, eskaria aurtengo urriak bataren aurretik aurkeztu behar da Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gazteriaren Institutuko egoitzan edota Nafarroako Gobernuaren erregistroko bulegoetako batean. Sarien oinarriak kontsultatzeko NAOra jo dezakegu. Hautagaitzak aurkezteko informazioa eta inprimakia NGIren webgunean eskura daude

Ebaluaketa irizpideak

Aurkezpen muga-egunaren ostean, NGIren kideekin osatutako epaimahai batek jasotako proposamenak ebaluatuko ditu. Honek, aldi berean, aholkua eta laguntza jaso ditzake Nafarroan dauden unibertsitateetatik: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta Urruneko Hezkuntzarako Estatuko Unibertsitatea.

Lan bakoitzak gehienez 100 puntu jaso ditzake eta derrigorrezkoa izango da gutxienez 50 lortzea, onartua izateko eta sariak eskuratzeko. Epaimahaiak bi lan onenak hautatu behar ditu (GAL lehen saria eta MAL lehen saria); bakoitzari 1.500 euroko zuzkidura dagokio eta puntu gehien lortzen dituzten bigarren bi lan onenei berriz, (accesit GAL eta accesit MAL) 500 eurokoa. Sariak dagokien diploma akreditatzailearekin osatuko dira.

Balorazio-irizpideak izango dira: kalitate teknikoa -oinarria, koherentzia, gardentasuna, erabilitako metodologia eta proiektuarekiko balorazio pertsonala-, materia aztertuaren garrantzia, haren bideragarritasuna, orijinaltasuna eta berrikuntza, hala nola aztertutako kasuaren testuingururako ondorioen eta gomendioen kalitatea. Eta kontuan hartuko da Gazteriaren Foru Estrategia 2020-2023 hala nola Garapen Jasangarriko 2030 Agendaren Helburuekin izan lezakeen lotura.

I. ediziora aurkeztutako 28 lanak

Sari hauen lehen edizioan 28 proposamen aurkeztu ziren. Gradu Amaierako Lanaren kategorian, Itxaso Lopezek lortu zuen lehen saria “Onlyfans: nuevas formas de negocio pornográfico entre la juventud” bere lanarekin; Paula Ruizek accesita lortu zuen “La hipersexualización de las mujeres jóvenes en las redes sociales” proiektuarekin. Biak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gizarte Lana graduan ikasle izan dira.

Master Amaierako Lan Onenaren kategorian, lehen saria Javier Morachoren “Primeros pasos de participación en centros de Educación Secundaria” ikerketari esleitu zaio; eta accesita aldiz, Alexandra Durani eman zitzaion, “Análisis de narrativas sobre el papel de la juventud en el ámbito de los cuidados” azterketagatik.

Deialdi hau gazteen bizitzan berrikuntza soziala sustatzeko sortu zen, gazteriarengan diziplina arteko ikerketa sustatzeaz haratago gazteen bizitzarako erreminta sozial eta pertsonal bezala ulertuz, kolektibo sozial honek politika publikoetan eragin lezakeen inpaktuarekin konpromisoa sustatze aldera.

Unibertsitate-ikasketen amaierako gazteei buruzko lanen sarietarako hautagaiak aurkezteko epea ireki da

Zerrendara itzuli