Urriaren 31 bitartean aurkeztu daitezke 2020ko Nafarroako Gazteriaren Golardoak eskuratzeko hautagaitzak

2020/09/29

Nafarroako Gobernuak 2020ko Nafarroako Gazteriaren Golardoak eskuratzeko deialdia aurkeztu du. Hautagaitzak astearte honetatik, hilak 29, urriaren 31 bitartean aurkeztu daitezke. Saria eskuratu ahal izango dute 30 urte arteko gazteak, zeinak gazteriaren arloan parte-hartze soziala sustatu duten instituzio edo elkarte esanguratsuek.

Goraipamenen xedea ibilbideak eta lanak goraipatzea da, pertsonalak nahiz kolektiboak, eta, horrela, gizartean parte hartzea errazten duten pertsonak, elkarteak, erakundeak eta erakunde publiko edo pribatuak, bai eta Nafarroako gazteen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzen dutenak ere presentatu daitezke, deialdiaren ereduarekin.

Proposamenak, ahal dela, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Erregistroan edo 39/2015 Legean aurreikusitako lekuetan aurkez daitezke.

Nafarroako Gazte Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte entitateek, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak, Nafarroako toki entitateek, Foru Komunitatean kokaturiko unibertsitateek, Nafarroako hedabideek eta gazteriaren gizarte esparruan diharduten entitate publiko edo pribatuek aurkezten ahal dituzte sari hautagaitzak.

Hiru sari

Gazteari ematen zaion saria, bakarkakoa, Nafarroako 14 eta 30 urte bitarteko gazte batentzat izango da. Saritutako gaztearen ibilbide pertsonala gizarte modernoen berezko balioekin lotura argia izango du eta beste gazte batzuentzat erreferentea izango da.

Gizartean parte hartzearen saria Nafarroan izena emanda dagoen talde edo elkarte bati emango zaio, gazteen parte hartzeko ekintzen bide dena, jarduera-maila handia duena eta gazteen Erkidegoaren garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean parte hartzea eraginkortasunez suspertzen duena.

Erakunde edo entitateari ematen zaion sariak gazteen aldeko jardueragatik nabarmentzen diren erakunde publiko edo pribatuak nabarmenduko ditu, gazteen partaidetza, autonomia edo bizi kalitatea bultzatzen dutenak.

Saria gizartearen aitorpena sinbolizatzen duen bereizgarri bat izango da, baita diploma egiaztatzaile bat ere.

Iazko edizioan, hauek izan ziren sarituak: Mohammed Ounasser gaztea (Pertsona Gazteari Saria); Cidacos ibaiak gainezka egin zuenean garbiketa lanekin laguntzeko Tafallako gazteek antolatutako auzolana (Gizarte Partaidetzarako Saria); eta Uharte, Atarrabia eta Burlata udalerrietako gazteak gizarteratu eta laneratzeko prestakuntza programa (Erakundeari Saria). Gainera, Iruñeko Gazteriaren Etxeak aipamen berezia jaso zuen bere 50. urteurrenagatik.

Sariak aurkezten dituen horma-irudia.
Sariak aurkezten dituen horma-irudia.

Zerrendara itzuli