Senegalgoa da, Nafarroara etortzeko ‘soilik joaneko’ hegazkin-txartela hartu zuen 15 urte besterik ez zituela. Hemen, ama, anai-arrebak eta bera aitarekin elkartu ziren berriro 14 urtez bananduta egon ondoren. SEI Elkarteak lagundu zien familia berriz elkartzeko eta migrazio-dolua igarotzeko prozesuan, eta, orain, berak gauza bera egiten du, jada boluntario gisa, antzeko egoeran aurkitzen diren beste gazte batzuekin. Aurten, Youssou Ndiayeri (23 urte) 2024ko Gazte Saria eman diote, Gazteriaren Sarien barruan. Halaber, sarituak izan dira Lantxotegi Elkartearen Kabia proiektua (Parte-hartze Sozialaren saria) eta Nafarroako Proyecto Hombre Fundazioaren Suspertu programa (Erakundearen saria).
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.