Zuregatik. Guztiengatik’ Nafarroako Gobernuak martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunerako kanpaina

2023/02/22

‘Zuregatik. Guztiengatik’ leloarekin, Foru Gobernuak gaur goizean aurkeztu du martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko kanpaina. Horren bidez, adina eta egoera alde batera utzita, berdintasuna lortzeko egindako ekarpenak nabarmentzen dira.

“Esker on bat da legeak lortzearren lanen aritu diren eta berdintasunaren aldeko borroka ekintzaren nahiz agenda politikoaren postu lehenetsi batean finkatzearren borrokan aritu diren emakume haiei guztiei. Egun bere talentua gizartearen esanetara jarri ahal dutenei; berdintasunaren gaineko kontzientzia sustatzen dutenei; eta zaintzak lehenestea helburu duen mundu batean haziko diren haiei”.

Horrela laburbildu du kanpaina lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilari Javier Remirezek, agerraldia partekatuz NABI-ko zuzendari gerente Eva Isturizekin, 8M-a ospatzeko arrazoiak nabarmentzeko emandako prentsaurrekoan.

“Iaz, ‘Aurrerantz’ leloarekin arrakalak gainditze aldera aurrera egiteko gonbitea luzatu ostean, aurtengoan eskuratutako lorpenak bistaratu nahi izan ditugu. Legegintzaldi hau giltza izan da Nafarroan Berdintasun politikak bultzatzeko orduan -azaldu du Remírez lehendakariordeak- 2019tik xede horretarako bideratutako aurrekontua % 44 hazi den honetan”. Bestalde, politika publiko feministekiko Foru Exekutiboaren konpromisoa berretsi du, “emakume guztien hala nola bakoitzaren alde egiten dugu lana, feminista kontsideratzen den gobernutik, politika publikoen erdi-erdian NABI-rekin kontatuz, lehen lehendakariordetzan”, nabarmendu du.

Lehendakariordearen esanetan nabarmentzekoa da Nafarroako Gobernua 8M-ren ospakizun jardueretan 52.000 euro inguruko aurrekontu batekin presente egotea. “Oraindik, biztanleriaren % 50etik gora eragiten dituen arrakala asko dago gainditzeko, adibidez indarkeria fisikoarena edo sexuarena; estereotipoak, zaintzetako erantzukizun eza edota enplegua eta soldata arloetako arrakalak”, gogorarazi du.

Bestalde, Eva Isturizek mugarri garrantzitsuenak aipatu ditu: legealdi hasieran onartu zen Berdintasunaren Foru Legeak (2019), eskubide gehiago ekarri zituen; 2022-2027 Berdintasun Plan Estrategikoaren onarpena; Nafarroako Gobernuren politika orotarako genero ikuspegiaren ezarpena, kasu, genero ikuspegiari dagozkion aurrekontuak hala nola departamentuetarako berdintasun tekniken ezarpena; gehi ahalduntze programak eta emakumeen aurkako indarkeria arloko baliabideak; gehi profesionalen prestakuntza; edo arlo honetako hitzarmenekin zaintzen filosofiari emandako bultzada.

Berdintasuna, guztion eta guztiontzako lorpen bat

Beraz, urte honetako kanpainako protagonistak hiru emakume dira. Horietako lehena adineko emakume bat da, zeinek ordezkatzen duen “gaur egun bidezkoagoa hala nola demokratikoagoa den gizarte batean goza dezakegun lege, ezagutza nahiz berdintasun baliabide oro lortu zituen emakume taldea”, dio Isturizek. “Aldaketak bultzatu zituzten esfera publikoetan esku-hartuz, euren eguneroko lanetan edo bere seme-alaben zaintza eta heziketa garatuz”, erantsi du.

Eta adin ertaineko emakumeen aitorpena egin nahi da zientzian, kulturan, politikan eta enpresetan nahiz erakundeetan eginiko ekarpenagatik. “Gizateriak, jasan zituzten muga itzelen ondorioz, mendeetan zehar galdu omen zuen talentu femeninoa. Gaur egun, ko-sorkuntza dugu aldarri, gure inguruan berdintasun harremanen kontzientzia zabalduz”, arbuiatu du. Kanpainaren karteleko emakume gazte hau migratzaile bat da, emakumeen aniztasunarekiko aldarrikapen bat. “Guztiei ere, bere jatorria, arraza, egoitza lekua edo trebetasunak alde batera utzita, euren lana eskertu behar diegu”, esan du.

Hirugarren eta azken aurpegia neskato bati dagokio zeinek etorkizunean nolakoak izan nahiko genukeen irudikatzen duen. “Neskato hauek zaintzan oinarritutako gizarte batean bizitzea nahi genuke. Berdintasun politiketatik, zaintzak bizitzaren zutabe bat direla uste dugu: garbi dago ez dagoela bidezko ekonomiarik, ezta ongizate edota jasangarritasunik ere. Eta zaintza horiek partekatu egin behar dira”, arbuiatu du Isturizek.

Hiru irudi horiek baliatuz, 4.000 kartel inguru banatuko dira gaztelaniaz eta euskeraz, baita elebidunak ere, Foru Erkidego osoan, Nafarroako Gobernuaren zerbitzu publiko, udalen nahiz bestelako gizarte agente batzuen bidez. Eta hedapena egingo da idatzizko prentsan, egunkari digitaletan, irratietan, telebistaz eta sare sozialetan.

Berdinna Saria COMFIN-entzat eta Nafarroako Margaritari buruzko kontzertua

8M-rekin bat etorriz, Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak, 2023 Berdinna Saria entregatuko dio Nafarroako Berdintasunaren Aldeko Emakumeen eta/edo Feministen Erakundeen Koordinakundeari (COMFIN), “emakumeen elkarteen arteko lankidetza bidezko emakume eta gizon arteko berdintasuna sustatzeko eginiko ekarpenagatik, eta berdintasun politiken bultzadan hala nola hobekuntzan dagokion izandako intzidentzia politikoagatik”.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak, adierazpen instituzional bat egingo du, Nafarroako antzinako Artxiboaren fatxada emakumeen eskubideen aldeko borrokaren ikurra den kolore morez argiztatuta, Iruñako San Ignacio Etorbidean.

Eta larunbatean, martxoaren 11n, INAI-NABIk, Nafarroako Ganberaren Abesbatzako Heptamerón ahots femeninoen taldearekin batera, eta Kasino Nagusiarekin (Iruñako Gazteluko Plaza) lankidetzan, kontzertu-hitzaldi bat ospatuko da Nafarroako Margarita erreginari buruz, zein Simone de Beauvoirrek “bere sexuko kausa hobekien defendatu zuen idazlea bezala” definitu zuen. Erregina (1942-1949) bere garairako eragin handiko intelektual, diplomatiko, idazle eta mezenas aipagarria izanik, aparteko giro humanista bat sortu zuen Nafarroako Erresuman.

Beatriz Aguirreren zuzendaritzapean, eta Pilar del Valle de Lersundi txostengilearen eskutik, “Nafarroako Margarita: erregina humanista eta idazle feminista” kontzertu-hitzaldiak erregina eta musikari garaikidearen irudia aldarrikatuko du. Eta 11:30etan ospatuko da, Kasino Nagusian, aforoa osatu arte.

 

Zuregatik. Guztiengatik’ Nafarroako Gobernuak martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunerako kanpaina Zuregatik. Guztiengatik’ Nafarroako Gobernuak martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunerako kanpaina

Zerrendara itzuli