Antzerki-kultura irisgarria
KULTURA ANTZERKI IRRISGARRIA
Proiektu honen helburua Nafarroako hainbat herritan antzerki emanaldi profesionaletarako sarbidea erraztea da; zehazki, Artaxoan, Berriobeitin, Cascanten, Caparroson eta Fontellasen egingo da. Proposatutako lana, "Diario de un Conquistador", Nafarroako gazteek osotasunean sortutako ekoizpen originala da, haiek arduratzen baitira egiletzaz, zuzendaritzaz, zuzendaritza teknikoaz eta interpretazioaz. 14 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago eta bi jarduera eskainiko ditu udalerri bakoitzean. Alde batetik, antzerki-emanaldia; kontakizun historikoen eraikuntzari eta manipulazioari buruzko hausnarketa kritikoa planteatzen duena, pentsamendu kritikoa eta narratiba ofizialaren azterketa sustatzeko. Bestetik, emanaldia amaitu ondoren, publikoari zuzendutako bitartekaritza-gune bat eskainiko da, talde artistiko eta sortzailearekin hitz egiteko topaketa ireki gisa antolatua.
nafarroa.eus