Ardi Bide

ARTALDE BAT LARRATU!!

12 Gaztek transhumantzia asteburua izan dugu 261 ardirekin, ahuntz batekin eta Roberto Urrutia artzainarekin.

Arriasgoiti haranetik Atarrabiako Ezkaba Txiki mendiraino 20 kilometro inguru egin ditugu artaldearekin batera.

URRIAK 20 URRIZELKI-ZALDAITZ

URRIAK 21 SAGASETA-EGULBATI

URRIAK 22 ATARRABIA- EZKABA TXIKI

Artzaintza pixkanaka galtzen ari da lanbide gisa. Artzaintza nolakoa den jakin nahi baduzu, Urrizelkitik Atarrabiaraino artalde bati laguntzeko asteburua eskaintzen dizugu.

Hemen duzu 3 jardunaldiak egiteko gutxi gorabeherako plan bat.

Urriak 20, ostirala: URRIZELKI
  • Mikrobus irteera Atarrabitik 16:30
  • Proiektuaren aurkezpena 17:00
  • Kanpamentua muntatzea eta antolatzea 17:15
  • Ustiategira bisita eta artzaintzaren azalpena 18:15
  • Artzain afaria/tailerra artzain apurrak (parte-hartzaile guztien laguntzarekin egingo dugu)
  • Gau astronomikoa (zeruko objektuak ezagutuko ditugu)

Urriaren 21ean, larunbata: URRIZELKI-EGULBATI JAURERRIA- SAGASETA
  • Botanikari eta faunari buruzko tailerra ibilbidean zehar
  • Bazkaria
  • Kanpamentua muntatzea
  • Inguruko bitxikeriak (zuhaitzak-zuhaixkak-landare aromatikoak-loreak)
  • Ardi saihetsak afaltzeko (modu kolektiboan egingo ditugu)

Urriaren 22an, igandea: ATARRABIAN
  • Harrera Arreko Trinitatean
  • Bazkaria Atarrabiako Menditxurin eta agurra