Aterpekide txartela

Nazioartean onartzen denez, txartela erabiltzen ahalko duzu erakunde hauen aterpetxe eta aterpeetan: NGAS (Nafarroako Gazteen Aterpetxeen Sarea), REAJ (Espainiako Gazteen Aterpetxeen Sarea), IYHF (Gazteen Aterpetxeen Nazioarteko Federazioa), EUFED (Europar Batasuneko Gazteen Aterpetxeen Federazioa) eta CIDAJAL (Latinoamerikako Gazteen Aterpetxeen Informazio eta Garapenerako Zentroa).

Gainera, txartelak bestelako deskontuak lortzeko balio du. Kontsultatu hemen abantaila guztiak.Además, el carné sirve para obtener otro tipo de descuentos.

Nahitaezkoa da txartel hori edukitzea sareko edozein aterpetxetan ostatu hartzeko.

Aterpekideko txartelak urte osorako balio du, espedizio-datatik.

Aterpekide txartela bi formatutan aurkezten da: fisikoa eta digitala. Txartel fisikoa txartel bat da, eta digitala mezu elektroniko batean jasoko duzu, zure helbide elektronikoan. Bi formatuek nazioarteko balioa dute eta modalitate guztietan banatzen dira: gaztea, heldua, familiarra eta taldea. Ez dago prezio-alderik aterpekide-txartel fisikoaren eta digitalaren artean.

 

Txartel motak, hartzaileak, eskatutako dokumentazioa eta prezioa:

MOTA

HARTZAILEAK

DOKUMENTAZIOA

PREZIOA

Gazteak

14-29 urte bitartekoak, biak barne

NANa edo pasaportea

5 euro

Helduak

30 urtetik gorakoak

NANa edo pasaportea

10 euro

Taldeak

Taldeak, elkarteak, erakundeak eta abar (gutxienez, 10 lagun)

IFK edo arduradunaren NANa

16 euro

Familiak

14 urtetik beherako seme-alabak dituzten heldu bateko edo biko familiak

Helduen NANa

18 euro

 

NAFARROAKO 'GAZTE TXARTEL EUROPARRA" 30. URTEURRENEKO PROMOZIOA

Gogoratu Europako Gazte Txartelaren titularra bazara, REAJ aterpekide-txartela eskuratu ahal izango duzula, doan eta urtebeterako. Eskatu hemen.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren egoitzan ere eskuratu daiteke aterpekide txartela, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Yanguas y Miranda kalea 27, behea. 31003 Iruña (autobus geltokiaren aurrean)
Tel.zk.: 848 42 39 00
Helbide elektronikoa: juventud@navarra.es