Atxikitze-kontratua

Eskatzailearen datuak

Atal honetan emandako datuak barne-erabilerakoak dira.

Establezimenduaren datuak

Atal honetan emandako datuak publikoak izango dira web gunean kontsultatzeko.

Jarduera-sektoreak












Eskatutako abantailak (%10 gutxienez)

KONTRATUAREN KLAUSULAK

LEHENA

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bitartez, GAZTE TXARTELA jartzen du Nafarroako gazteen eskura, sarbide errazagoa izan dezaten kultura, kontsumo eta zerbitzu arloetako ondasunetara, programa honekin bat egin duten establezimenduek eskaintzen dituzten abantaila eta deskontuen bitartez.

BIGARRENA

Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartzen du enpresa edo entitatearen izena eta hark eskaintzen dituen onurak agertzeko Gazte Txartelaren erabiltzaile erregistratu guztiek www.carnejoven.navarra.es edo www.eyca.org webguneetan kontsultatzen ahalko duten online gidan.

HIRUGARRENA

GAZTE TXARTELAREN edukitzaileei onura ematen dien enpresa edo entitateak nahi bezala finkatuko du bai deskontua bai zerbitzu, produktu edo prestazio mota. Hala ere, aholkua da deskontuak ez izatea %10 baino txikiagoak, salbu eta alderdien artean akordio berezia egiten denean, gaia dela-eta.

LAUGARRENA

Nafarroako Gazteriaren Institutuak beretako gordetzen du eskaintzak ez onartzeko eskubidea, beren edukiagatik edo beren ezaugarriengatik GAZTE TXARTELAREN programaren xedeekin bat egiten ez badute.

BOSGARRENA

Enpresa edo entitateak konpromisoa hartzen du deskontua egiteko edo abantaila eskaintzeko GAZTE TXARTELAREN edukitzaileei, behar bezala beterik aurkezten badute, bai Nafarroakoei bai gainerako erkidego autonomokoei bai Lisboako protokoloa sinatu duten Europako herrietakoei.

SEIGARRENA

Emandako deskontu edo onurek ez dute berekin ekarriko inolako diru ordainik programa sustatzen duten erakundeen aldetik.

ZAZPIGARRENA

GAZTE TXARTELAREN onuren emaile guztiei itsasgarriak eta iragarkiak emanen zaizkie dohain; horiek nahitaez paratu beharko dituzte jendeak ikusteko maneran (erakusleihoan edo barnean).

ZORTZIGARRENA

Kontratu hau indarrean egonen da sinatzen den egunetik, harik eta alderdietariko batek deuseztatzea erabakitzen duen arte. Betiere, idatziz jakinarazi beharko zaio beste alderdiari, gutxienez ere bi hilabete lehenago.

BEDERATZIGARRENA

Enpresa edo entitateak konpromisoa hartzen du Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeak administraturiko arbitrajean jartzeko GAZTE TXARTELAREN titular eta edukitzaileek eta haien legezko ordezkariek GAZTE TXARTELAREN bitartez eskaintzen diren abantaila, produktu edo zerbitzuen mota eta zenbatekoari dagokienez aurkezten dituzten erreklamazio guztiak, eta orobat konpromisoa hartzen arbitroak ematen duen laudoa betetzeko.

HAMARGARRENA

Kontratu hau betetzean eta interpretatzean enpresaren eta programa sustatzen duen erakundearen artean gertatzen diren gorabehera guztiak lehen-lehenik Nafarroako Gazteriaren Institutuak ebatziko ditu; haren ebazpenen.

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Gazte Txartela abantailen programara atxikitzeko behar den informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita informazio gehigarrian zehaztutako beste eskubide batzuk ere hemen.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.


Datuak bidaltzen, itxaron mesedez...

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak

DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Gazteriaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Gazteriaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita informazio gehigarrian zehaztutako beste eskubide batzuk ere hemen.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.