Nafarroako Gazteriaren Institutuak, gazteen parte-hartzea sustatzeko duen programaren bidez, "Partizipaccion. Aurrebegiraleak eta gehio" ikastaroa bultzatu du. Horrela, jarraipena emango zaio NGIk aspaldidanik antolatzen dituen aurrebegirale ikastaroei. "Partizipaccion. Aurrebegiraleak eta gehio" ekimenak gazteen parte-hartze zibikorako ekimen berriak sortzea du helburu, pertsonen garapen integrala, baita bizi diren komunitatearena ere, sustatzen duten tailerren bidez.
"Partizipaccion. Aurrebegiraleak eta gehio" Nafarroako Gazteriaren Institutuko programa bat da eta 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Honek astialdiko hezkuntzan, balioen heziketan eta aisialdi osasungarrian oinarritutako prestakuntza eskaintzen du, gazteen ikuspegitik bideratua. Horrela, gazteek gaitasunak eta trebetasunak eskuratzen dituzte bizi diren komunitatearen garapenean erantzukizunak hartuz. Proiektuak hazkunde pertsonaleko lanketa eta asoziazionismoa eta parte-hartzea sustatzen dituen sozializazio-prozesu bat bateratzen ditu, ikaskuntza hori garatzeko tresnak eta baliabideak emanez. Hausnarketa eta ekintza proiektu bat da, gazteria ahalduntzen duena, eta balio solidarioak, berdintasunekoak eta inklusiokoak nabarmentzen dituena, aniztasuna errespetatuz.
Programaren helburuen artean, hurrengoak nabarmentzen dira:
Zure herriari programa hau doan garatzea interesatzen bazaio, jarri harremanetan etlurtxintxa@gmail.com helbidearen bitartez.
Ikastaroren bat zabalik dagoen kontsultatzeko, sakatu hemen.