Auzoa ereiten: baratzea erein, auzoa landu

AUZOA EREITEN — BARATZEA EREIN, AUZOA LANDU
Mendillorriko etorkizuneko baratze komunitarioa elkarrekin irudikatzeko eta eraikitzeko gonbita da hau; auzoari irekitako leku bat, hain zuzen. Lurrarekin, elikadurarekin eta lurraldearekin lotutako jakintzak partekatzeko, ikasteko eta berreskuratzeko gunea izango da; elikagaiak ez ezik, harremanak eta komunitatea ere landatzeko lekua.
Bi auzo-azoka antolatuko dira, bat udaberrian eta bestea udazkenean.
Udazkeneko Azokak, tokiko eta sasoiko produktuen merkatua, auzolanean egindako herri-bazkaria eta auzoko tomaterik onena hautatzeko lehiaketa irekia bilduko ditu. Proiektuak irauten duen bitartean, Iruñerriko beste baratze komunitario batzuk ezagutzeko bisitak eta topaketak ere antolatuko dira.