BARGOTAKO MONASTERIO II

Tokia:                                     Mañeru (Gares eta Lizarra artean)
Modalitatea:                         Arkeologia eta ondarea
Xedea:                                  Donejakue bideko Erdi Aroko monasterio bat birgaitzea
Noiz:                                       Uztailaren 16tik 30era
Adina:                                    18 -24 urte
Plazak:                                   25 txanda bakoitzean
Esparrua:                              Nazionala
Hizkuntza:                            Gaztelania

 

 

Tokia mendien artean dago, Donejakue bidean zehar, Gares eta Mañeru artean, Arga haranerako bistekin, Nafarroako erdialdean. Gainera, Gares Erdi Aroko herri nabarmena gertu dago, baita Andelosko erromatar hiriaren aurriak, XIX. mendeko karlistaldietako gotorleku ugari eta Lizarra hiria ere. Bertan dago ostatua.

Argibide gehiago hemen: https://bit.ly/39rcN6z

     

  AURREKO EDIZIOEN BIDEOAK IKUSI:

2021ko Edizioa

2022ko Edizioa

 

 

AUZOLANDEGIAN EGIN BEHARREKO LANAK

Donejakue bidean, Gares eta Lizarra udalerrien arteko etapan, Bargotako Jerusalemgo San Joan Ospitalearen aurriak daude Mañeru udalerrian. XII. mendeaz geroztik, Jerusalemgo San Joan Ordenaren enkomienda bat izan zen, eta XIII. mendean izan zuen hazkunderik handiena. Bargotan, Ospitaleko Zaldunek monasterio bat zuten, hamar eta hamabost anai artean bizitzeko adina baliabiderekin, eliza bat eta Nafarroako erresumako San Joan Ospitale nagusia. Ospitale horrek ezin konta ahala dohaintza jaso zituen XIII. mendean zehar, eta monasterio-multzoko eliza hautatu zuen emaile askok lur eman ziezaieten. Gainbehera etorri zen XVI. mendetik aurrera, eta zati handi batean eraitsi zuten XVIII. mendean. Azken urte hauetan esku-hartze arkeologikoak egin dira birgaitzen hasteko.

Aurri-egoeran egon arren, azken esku-hartzeetan ikusitakoaren arabera, multzo osoaren oinplanoa oso ongi kontserbatu da, baita egoitzetako askorena ere, hondakinek estalita baizik ez baitaude.

Auzolandegi honetan, Nafarroako eta Donejakue bidearen historian garrantzi handia izandako monasterio-multzo honen (San Joan Ordenak komunitatean emakumez osatuta zuen bakarra) egitura garbitu, birgaitu eta dokumentatzea da xedea. Halaber, erregistro arkeologiko, marrazketa arkeologiko, plano-jasotze, material-azterketa eta finkatze-lanen oinarrizko lanak eginen dituzte, baita bisitak ere.

Natura irekian eginen da lana eta, beraz, landa eremu horretaz guztiaz gozatzen ahalko da. Bertan, parte-hartzaileek, astialdian, aukera izanen dute Lizarrako kaleetan udan izaten den giroaz eta naturaz gozatzeko. Halaber, aisialdi jarduera osagarriak ere antolatuko dira.

 

JARDUERA OSAGARRIAK ETA AISIALDIKO JARDUERAK

Animazio taldeak jolas eta aisialdi jarduerak proposatuko ditu, parte-hartzaileek ingurua ezagutu eta astialdiaz goza dezaten.
Kirol jarduerak (mendi ibilaldiak, etab.) eta jarduera kulturalak (bisita gidatuak eta txangoak inguruko lekuetara) eginen dituzte.
Jarduera horiek guztiak arratsalde eta asteburuetan eginen dituzte, eta taldeko pertsona guztiek hartuko dute parte.
 
EKIPAMENDU GOMENDAGARRIA
  • Nahi izanez gero, lo egiteko zakua (izarak daude). Dutxako eskuoihala
  • Mendiko edo laneko arropa, mendiko botak, lan horretarako egokiak diren eskularruak eta kapela
  • Txandala, kirol-zapatilak eta atsedenerako oinetakoak
  • Zira eta berokia
  • Bainujantzia, eskuoihala, eguzkirako krema, eguzkirako betaurrekoak eta garbiketarako tresnak
  • Linterna, kantinplora eta txangoetarako motxila txikia.

 

BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA

  • NANa
  • Norbanakoaren osasun txartela
  • Nahitaezko ziurtagiri medikoa dieta berezien, gaixotasunen edo alergien kasuan (jarduerara eramateaz gain, posta elektroniko bidez aurreratu camposdetrabajo@navarra.es helbidera idatzita).

AUZOLANDEGIAREN ETA OSTATUAREN KOKAPENA

Kokapena:

Jerusalemgo San Joan Ospitalearen aurriak (Mañeru)
Kokapena Google Earth-en
Latitudea: 42°39'57.34"N
Longitudea: 1°50'46.31"O https://goo.gl/maps/MbRxVTLzwvtBKuXF9

Ostatua:

Aterpetxea – Hostería de Curtidores, Lizarra (jarduera eginen den lekutik 18 bat kilometrora)
Curtidores kalea 43 31200 Lizarra

 

TOPAGUNEA

Aterpetxea – Hostería de Curtidores, Lizarra (jarduera eginen den lekutik 18 bat kilometrora) 
Curtidores kalea 43
31200 Lizarra
Telefono zenbakia: 948 55 00 70 / 663 61 36 42
 
Eguna: Uztailaren 16a, 19:30ean
Zuzenean Lizarrara doazen autobusak irteten diren Iruñeko autobus geltokitik.
 
Adierazitako orduan ezin duenak Nafarroako Gazteriaren Institutuari jakinarazi beharko dio.
 

AUZOLANDEGIAREN AMAIERA

Uztailaren 30ean amaituko da auzolandegia. Goizeko 10:00etan, gosaldu eta guztia txukun utzi ondoren, Iruñeko autobus geltokira autobusez eramanen dituzte parte-hartzaileak.

ASEGURUA

Gazte bakoitzak bere norbanakoaren osasun txartela ekarri beharko du auzolandegira.

HARREMANETARAKO TELEFONOAK ETA HELBIDE ELEKTRONIKOA

Nafarroako Gazteriaren Institutua:                         Helbide elektronikoa: camposdetrabajo@navarra.es
Jaiegun eta igandeetan:                                            Telefono zenbakia: 112 (SOS Nafarroa, esan Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin jartzeko).
Aterpetxea – Hostería de Curtidores, Lizarra:        +34 948 55 00 70 curtidores@albergueestella.com

 

ZENBATEKOA

Prezioa: 120 €

Diru itzulpena: Nafarroako Komunitateak itzulpenak onartuko ditu bakarrik antolatzen duen entitateak jardueraren suspentsioa egiten duenean