Egoera zaurgarrian dauden nerabeentzako igeriketa-ikastaroa

Ez dakizu igeri egiten? Izua diozu urari?

Utzi beldurra atzean eta eman izena ikastaroan!

 

Asmoa da egoera zaurgarrian dauden nerabe gazteentzako igeriketa-ikastaro bat egitea irailetik abendura bitartean. Orduak eta egunak aurrerago baieztatuko dira.

Helburuak

  • Igeriketari buruzko oinarrizko nozioak ikastea.
  • Nerabeek osatutako talde anitz bat sortzea eta taldeko kohesioa sustatzea.
  • Gazteek aisialdiko jarduera osasuntsuetan parte har dezaten sustatzea.
  • Egoera zaurgarrian dauden gazteek jakitea zein baliabide eskaintzen dituen hiriak edo haien inguruneak, oro har, eta baliabide horiek erabiltzea.

Non eginen den

Guelbenzu Jolaslekuan (Iruña).

Nori zuzentzen zaion

14 eta 30 urte bitarteko gazteak, egoera zaurgarrian egon eta oinarrizko igeriketa-nozioak ikasteko aukerarik izan ez dutenak.

IZEN-EMATEA

Bete izena emateko inprimaki hau parte hartu ahal izateko. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa bat egingo da jasotako eskabide guztien artean.