Elkartasunaren Europako Kidegoa

Europako Elkartasun Kidegoa (EEK) Europar Batasunaren ekimen bat da, eta aukera ematen die 18 urtetik 30era bitarteko gazteei boluntariotza-zerbitzu bat egiteko edo elkartasunaren sektoreko proiektuetan parte hartzeko, beren herrialdean, Europar Batasuneko beste herrialde batean edo hortik kanpo. "Batasunak indarra ematen du" leloarekin, programak erronka sozial eta humanitarioei erantzun nahi die; halaber, gizarte inklusiboago bat eraiki, eta gazteak inspiratuko eta trebatuko dituen esperientzia bat eskaini.

2021-2027 aldian, EEK ekimenak EBren lehentasun orokorrak babesten ditu, eta arreta berezia ematen die inklusioa eta aniztasuna sustatzeari, jasangarritasuna eta ingurumena zaintzeari, trantsizio digitala bultzatzeari eta gazteek gizartean duten parte-hartzea hobetzeari. 

Europako Elkartasun Kidegoaren helburuak

Europako Elkartasun Kidegoaren helburua da gazteek Europako herritar gisa parte hartzea gizarte integratzaileago bat elkarrekin eraikitzen, pertsona zaurgarriei lagunduz eta gizarte erronkei erantzunez. Esperientzia kitzikagarri eta aberasgarrien bidezko prestakuntza eskaintzen die lagundu, ikasi eta hazi nahi duten gazteei.

Nola parte hartu daiteke?

Europako Elkartasun Kidegoaren Atarian izena emandako gazteek bertan beren lehentasunak adierazten ahal dituzte, beren intereseko proiektuak bilatu, eta erakundeekin harremanetan jarri, beren proiektuetako batean parte hartzera gonbidatu ditzaten. 17 urtetik aitzina, Europako Elkartasun Kidegoaren Atarian izena ematen ahalko duzu, baina ezin izanen duzu proiektu batean parte hartu harik eta adin-nagusira iritsi arte.

Gazte interesdunek Europako Elkartasun Kidegoaren Atarian eman behar dute izena eta legezko egoitza izan behar dute EBko herrialde batean edo herrialde elkartuetako batean; sakatu hemen azken herrialde horiek zeintzuk diren jakiteko.

Ekintza motak

EEKren esparruan garatzen diren proiektuak honela taldekatzen dira:

  • Gazteek elkartasuneko jardueretan parte hartzea:
    • Boluntariotzako proiektuak
    • Taldekako boluntariotza lehentasun handiko eremuetan
    • Elkartasuneko proiektuak
  • Gazteek laguntza humanitarioko jardueretan parte hartzea, elkartasuneko jarduerekin loturik:
    • Laguntza humanitarioko boluntariotzako proiektuak

Entitate gisa...

Erakundeek funtsezko zeregina dute Europako Elkartasun Kidegoaren funtzionamenduan, beraiek arduratzen baitira proiektuak egiteko finantzaketa eskatzeaz.

2021-2027 ziklo berrian, boluntariotzako jardueretan parte hartu ahal izateko, erakundeek aldez aurretik kalitate-zigilu bat lortu behar dute bidalketa- edo harrera-entitate gisa. Horretaz gain, eskatzaile izan eta boluntariotzako proiektuetarako finantzaketa jaso nahi duten entitateek kalitate-zigilua lortu beharko dute entitate lider gisa.

Xedapen iragankor gisa, Europako Boluntario Zerbitzua-Erasmus+ programak lehendik akreditatutako erakundeek bazkide gisa parte hartzen ahalko dute 2021eko abenduaren 31 arte, eta EEKren kalitate-zigilua duten erakundeek bazkide gisa parte hartzen ahalko dute 2021-2027 ziklo berri osoan.

Elkartasuneko proiektuak eskatzeko, ez da ezinbestekoa kalitate-zigilua lortzea.

ENTITATEENTZAKO INFORMAZIOA

EEKren inprimakiak, proiektuak aurkezteko

Informazio gehiago, hemen:

Hezkuntza-aisialdiko Bulegoa

T.: 848 42 03 39

 

Esteka interesgarriak:

 

Parte hartu ezazu Elkartasun Kidegoan!



Elkartasunaren Europako Kidegoa Elkartasunaren Europako Kidegoa Elkartasunaren Europako Kidegoa Elkartasunaren Europako Kidegoa Elkartasunaren Europako Kidegoa